BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Finalista asko ditugu prest

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Berdintasuna nagusi izan da bigarren jardunaldian

Bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, Bizkaiko finaletan parte hartuko duten lau taldeak erabakita daude. Gizonezko Juniorretan, Dosa, La Salle,Leioak eta Construcciones Armetik beteko dituzten postuak erabakitzea baino ez da geratzen. Emakumezko Juniorretan Askartza sailkatuta dago eta baita birtualki La Salle ere, gainontzekoak erabakitzeke daude. Gizonezko kadeteetan ere antzeko zerbait gertatzen da Leioa eta Santurtzirekin. Emakumezko Kadetetan Tabirakoren taldeak finaletara sailkatuta daude Unamunorekin eta General Optica Berrio Otxoarekin birtualki.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Ezusteko handia eman zen maila honetan, non etxeko talde guztiek beraien partiduak irabazi zituzten. Ezustekoa pasa den asteko talde berdinak eman zuen. Ivan Gilen Dosa Salesianosek garaipena lortu zuen La Salleren aurka. Barakaldokoek bigarren garaipena lortu zuten 65-62. Xabi Martinen Unamunok bere jokoa erakutsi zuen eta Javi Martinezen Zornotzari menderatu zitzaion 42-33 sailkapeneko erdiko postuak lortzeko lehian. Bukatzeko, Jon Ortizen Askartza liderra etxean sendo aritu zen eta 80-65 irabazi zion Padurari.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Soilik Ibaizabalek apurtu zuen kanpoko taldeen garaipenen joera. Unamunori 74-50 nagusitu zitzaion. Dosa Salesianos lehen sailkatuak konpromiso zaila salbatu zuen Berrio Otxoako frontoian eta nagusitasunez irabazi zion Nahi Mongerenei 47-65.  La Sallek garaipena lortu zuen Arrigorriagan 46-59 Euskal ligarako igoera kruzeetan jokatutako partidu berdinean. Bukatzeko, Leioako bi taldeen arteko partiduan A taldeak 54-95 irabazi zuen.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Emakumezko kadeteen arteko partidu guztiak hamar puntu baino gutxiagoko aldeekin bukatu ziren, maila honetako berdintasunaren seinale. Aguilas Salesianos A taldeak jarrian jasandako 5 partiduen boaldari agur esan zion etxean, Aitor Leizearen Escolapiosen aurka 45-43. Durangoko bi taldeen arteko partiduan Tabirako A ESP taldeak3 puntuko aldeagatik irabazi zion ESP taldeari 54-51. General Optica Berrio Otxoak hirugarren garaipena lortu zuen jarraian Unamunoren aurka 54-51.Marta Anguloren Getxosaskik garaipena lortu zuen kandelazubietan Leioaren aurka 48-56 jardunaldia ixteko.

GIZONEZKO KADETEAK

Iñaki Sedanoren Leioa liderra izan zen etxean garaipena lortu zuen talde bakarra gizonezko kadeteen A1eko hamaikagarren jardunaldian. Kandelzubietakoek Unamuno B taldeari irabazi zioten lanpoko jaurtiketen asmatzeari esker 72-44. Getxosaskik goranzko joera berretsi zuen 4. Porrota jaso zuen Escolapiosen aurka 52-70. Txotxo Sanzenak Lauko Finala jokatzeko aukerekin jarraitzen dute. Santurtzik bere bolada ona berretsi zuen eta Indautxun garaipena lortu zuen hirugarren laurdenean defentsak emandako joko onari esker.  Bukatzeko jardunaldiko partiduan, Tabirako eta Patronato Maristasen arteko partiduan bilbotarrek 63-66 irabazi zuten. Partidu erabakigarria izan zen 4ko Finalari begira.

Durangon, Patronato Maristas hobeto sartu zen partiduan goiko postuetan mantentzeko helburua lortzeko. Chacon eta Rodriguez haur mailako jokalariak etengabean zigortzen zuten Tabirako Baqueren barneko jokalarien defentsa. Durangarrek ordea, Blancori esker, distantziak murriztu zituzten urrutiko jaurtiketei esker. Tentsio handiko partidua izan zen baina Jesus Ituñorenek aurretik izen ziren uneoro.

Bigarren zatian markagailuan alternantzia gehiago egon zen. Bilbotarrek intentsitate handiagoarekin jokatu zuten eta horrek Tabirakoren defentsan min egin zuen. Dena dela momentu erabakigarrienera berdintasun handiarekin iritsi ziren. Une horretan, iturribidekoek hobeto kudeatu zuten momentua eta naiz eta Tabirakok partidua luzapenera eramateko aukera izan bi hiruko huts egin zituen. Amaieran 63-66 kanpokoak nagusi.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak