Asteburu honetan eman zaio hasiera Euskal Ligetako lehen faseari.A1 edo A2ko postuetan kokatzeko une erabakigarria iritsi da. Kadeteetan, sailkapeneko postuak erabakitzeko borrokan bi derbi interesgarri izan ditugu. La Sallek titulua irabaztea zailago du Gernikarren kontra puntu bakarragatik galdu ondoren. Mutiletan azken aldiko partidurik interesgarriena izan genuen Loiolak Bilbao Unamunori irabazi ziolarik.
EMAKUMEZKO KADETEAK
La Sallentzako partidu garrantzitsua zen, A1ean egoteko aukerak partidu honetatik pasatzen ziren. Talde Gernikarrak lasai hartu zuen partidua, hirugarren postuan eroso. Talde biek baja garrantzitsuak izan zituzten.
Lucia Leguina eta June Zubiagak falta kopuru asko burutu zituzten eta entrenatzaileei errotazioak zaildu zizkieten. Hasieran Deustuko taldea hobeto irten zen, erritmo hobea jarriz 16-8. Gernikak pazientzia mantendu nahi zuen, aukerak izan baina Amagoia Rekeroren taldeak ez zuen aukerarik ematen eta Leire Gilek murrizteko egindako saiakerak ez ziren nahikoak izan 17-10. La Salle Hust egiten hasi zen eta erreboteak Gernikarrentzat izan ziren, Itziar Arrilagarekin izandako momentu konprometitua izan zen, orduan partidua zoratu egin zen, atsedenaldira 25-20.
Bigarren zatian Gernika etxekoen barneraketak saihesten saiatu zen. Partidua irauli zuten baina ez ziren gai izan hausteko jaurtiketa libreetan asmatu ezinik ibili baitziren.14 minuturen faltan 29-31. Momentu horretan zalantzak irten ziren eta partiduak ez zuen jaberik izan. Diferentziak +-1ekoak ziren batzuentzat eta besteentzat. La Sallek bi jokaldi jarraian bukatu zituen eta 3 minuturen faltan 44-40 jarri zen markagailua Izaro Aioren hiruko baten ondorioz. Idiri Gernikarrak beste hiruko batekin erantzun zuen, berdinketa ezarriz. Inork ez zuen erabakitzen eta benetako momentua iristean Zubiagak azken 44-45ekoa lortu zuen 33 segundoren faltan. Garaipen Gernika KESB taldearentzat.
Garaipen honekin Gernikarrak hirugarren postuan daude eta Loiola Indautxuk liderrarekin berdindua jarraitzen du. Bilbotarrek 51-59 irabazi zioten Easo Bankoari, non Vindel jokalariak30 puntu sartu zituen. Bilbotarrak erraz irabazi zuten,abantaila erasoak kudeatuz, baian Easok erantzun gogorra eman zuen, eta 4 minuturen faltan 46-50 jarri ziren. Momentu horretan Vindelen unea iritsi zen, partidua erabakita utziz.
GIZONEZKO KADETEAK
Emozio handia izan zen Loiola Indautxu eta Bilbao Unamunoren arteko derbian. Berdintasuna izan zen nagusi, lehen laurdena 4 puntuko aldearekin bukatu zelarik etxekoen alde. Barrenetxea eta Miguel Ruizek gorritxoen erantzukizuna hartu zuten eta +11ko abantaila lortu zuten atsedenaldirako. Barandallak min asko egin zuen etxeko taldean eta berdinketa lortu zuen, 19 segundoren faltan jabetza Unamunorena zen partidua irabazteko. Garaipena Jesuitakek eraman zuen, hori bai talde biek beraien kartak ondo gorde zituzten, burua A1ean jarriz.
Beste ordezkari bizkaitarra Limpiezas Al Garbi izan zen, Easo Adarraren aurka 41-122 galdu zuelarik. Azken postuan jarraitzen du partidurik irabazi gabe.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Maila honetan bigarren itzulia derbi batekin abiarazi zen. Gernikak espero baino gehiago sufritu zuen bere zaletuen aurrean Tabirakori irabazteko 65-59. Durangarrek hobekuntza garrantzitsua erakutsi zuten, baina lana gogotik egin beharko dute A2-a ekiditeko.
Sailkapenaren goiko postuetan dagoen beste talde bat Loiola Indautxu dugu, Easo Universidad de Deustori 59-83 irabazi ondoren. Donostiarrak ez ziren gai izan Loiola Indautxukoen saskiratzeak geldiarazteko.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Emozioz beteriko derbia irabazi zuen Unamunok 65-70 Getxori egindako bisitan. Etxeko taldeak gauzak zail jarri zizkien sailkapeneko bigarren sailkatuari, baina momentu erabakigarrienetan GetxoSaskiko mutilak ez ziren fin ibili eta garaipenak ihes egin ziren.
Tabirakok Fundación 5+11 liderraren aurka jokatu zuen baina ezin izan zuen nahi bezala jokatu. Arabarrak garaile 39-73.