Hasi da denboraldiko bigarren fasea. Aurretik 10 partidu izango dituzte taldeek beraien helburuak betetzen saiatzeko. Momentuz albiste onak gure talde batzuentzat. Derbi harrigarria gizonezko kadeteetan eta igo berriek garesti ordaindu zuten Euskal Ligarako igoera. Jardunaldi honetan gertatutakoa errepasatuko dugu.
GIZONEZKO JUNIORRAK
A1
Garaipen handia eskuratu du Bilbao Unamunok, Fundación 5+11 handiari irabazi eta gero. Bilbotarrek ikasgaia ondo ikasia zuten aurreko fasetik. 78-72 irabazi zuten eta +6ko aldea itzuliko partidurako. Tabirako Baquék 63-49 galdu zuen Easoren aurka. Durangarrek bi talde atzetik uztea izango dute helburu, Fase Finala jokatu ahal izateko.
A2
Maila mantentzeko borroka albiste onekin hasi da gure talde batentzat. GetxoSaskik etxetik kanpo irabazi zion Fundación B taldeari, average adierazgarri batekin 52-70. Loiola Indautxu irabaztetik gertu izan zen ISBri egindako bisitan baina Euskal Ligako denboraldi honetako estreinaldian 52-49 galdu zuen.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
A1
Multzo lehiatua espero da eta Tabirakok eta Gernikak beraien partiduak irabazi behar dituzte etxean. Tabirakok 64-50 irabazi zion Arabari eta lider dago momentuz. Gernikak ezin izan zion Aranurri irabazi, 55-61.
A2
Maila mantentzeko lehian soilik Loiola Indautxuk lortu zuen garaipena. Atleticori irabazi zion 68-38. Beste bi talde Bizkaitarrek, La Salle eta Construcciones Zamakoak 37-45 eta 44-64 galdu zuten San Viator eta Bera Bera taldeen aurka urrenez urren. Pixkanaka igo berriak mailari neurria hartzen joango dira. Deigarria da Galdakaokoek jasotako porrota, izan ere astebete lehenago Euskal Ligako Finalen Lauko Finalean irabazi zioten.
GIZONEZKO KADETEAK
A1
Deskribaezinak dira Liola Indautxu eta Bilbao Unamunok aurten eskaintzen dizkiguten derbiak. Aurtengo hirugarren partidua zen beraien artean eta Loiola erraztasun handiz nagusitu zen, 81-48, gorritxoak lidertzan daudelarik. La Salle Bilbaok A1eko zailtasunak ezagutu ditu, izan ere faborito handia den Fundación taldearen aurka 39-63 galdu zuen.
A 2 multzoan ez dago talde bizkaitarrik.
EMAKUMEZKO KADETEAK
A1
Gernikak ez zuen lan ona egin eta ISBk irabazi egin zion. Itzulerako partiduko diferentziak salbatzea posible da, baina ez da erraza izango 47-57. La Sallek bere lehen garaipena eskuratzeko aukera izan zuen fase honetan, baina 65-42 galdu zuen Arabaren aurka eta Lauko Finalerako pasea asko zaildu zaio.
A2
Gure taldeek emaitza onak lortu zituzten A2an. Derbi bizkaitarrean Paules Dyper Uniformes taldeak Loiola Indautxuren erritmoa sufritu zuen eta gorritxoek 39-88 irabazi zuten, lidertza lortuz. Derbi bizkaitarretik haratago Tabirako Baquek maila mantentzea izango du helburu, Araskiri 67-39 irabazi eta gero.