(FOTO: Bilbao Basket) Bigarren itzuliko lehen jardunaldia Euskal Ligetako A1 eta A2an eta Bilbao Basket Fundazioak garaipen bakarra behar du Lauko Finalerako matematikoki sailkatzeko eta Bizkaiko titulua irabazita Espainiako Txapelketarako txartela lortzeko. Gainontzeko mailetan dena irekita.
JUNIOR MAILA-MUTILAK
Bilbao Basket Fundazioak 40-79 irabazi dio azken postuan den Takeri. Partiduak bigarren laurdenean bizkaitarren alde egin zuen 13-26ko partzialarekin. Mikel Torrenerenak bigarren daude 4 garaipen eta 2 porrotekin, Alter Consulting-ekin berdinduta.
A2an Zornotza ST-k garaipena lortu du Bilbao Unamunoren aurka 37-45. Hasierako 4-20koa erabakigarria izan zen. La Salle Mondragon-i irabaztetik gertu izan zen 74-80 eta berdina gertatu zitzaion Loiolari Urgatziren aurka, 62-51.
KADETE MAILA-MUTILAK
Aurkari zuzen eta Lauko Finaleko finalerdietan aurkaria izan daitekeen Easo Urdabururi irabazi dio Bilbao Basket Fundazioak. Donostiarrak pinturan ondo egon baziren ere asko kosta zitzaion bilbotarrei erantzutea baina lortu zuten eta azken 5 minutuetan aldeak atera zituzten 58-74.
A2ko borrokan bigarren postuagatiko borrokan dabiltzan talde bizkaitarren arteko lehia ikusi genuen. Takek 58-67 irabazi zion Getxosaskiri eta lehen postua sendotu dute tolosarrek. Santurtzik 54-72 irabazi zion Loiolari eta hori-beltzek baino garaipen bat gehiago dute. Bilbao Unamunok 77-64 irabazi dio Araberriri eta GetxoSaskirekin berdinduta daude hirugarren postuan 3-3ko balantzearekin.
NESKEN JUNIOR MAILA
Jardunaldi txarra talde bizkaitarrentzat, hiru partidu eta hiru porrot. Araskik 77-73 irabazi zion Loiolari. Azken minutura 73-71 iritsi ziren Portillaren bi jaurtiketa libren ondoren baina hurrengo erasoko jokaldian gureek ez zuten asmatu. Berdinketarako bi jaurtiketa libre huts egin zituzten eta Araskik ez zuen barkatu.
La Sallek 56-41 galdu zuen eta Gernikak 76-49 Asador 10 Gibajasen aurka, bigarren laurdenean 30-4ko partziala jaso ondoren.
A2an Tabirako Baquék nagusi jarraitzen du, Araskiri 57-35 irabazita.
NESKEN KADETE MAILA
EuskoArt Ibaizabalek ez du amore ematen eta Lauko Finalerako borrokan sartu da berriz ere Asador 10 Gibajas-i 54-71 irabazita. Carrasco, Arenas eta Royalesek erasoko jokoaren erantzukizuna bere gain hartu zuten hirugarren partzialean eta 4 minututan 3-15eko partziala lortu zuten. Gasteiztarrek 9 puntuko aldea lortu zuten eta ondo kudeatu zuten abantaila. Galdakaokoek averagea ere alde dute. Gernikak KESB-eke re irabazi egin zion Easori 62-53. Mikelo Retolazarenek azken laurden bikaina lortu zuten eta bigarren jarraitzen dute.
A2an Tabirakok aurreneko porrota jasan zuen Ordiziaren aurka 65-62. Derbi bizkaitarrean Loiola garaile 61-55.