EUSKAL LIGAK: Derbia irabazi du Gernika KESB-k Nesken Junior mailan eta Loiolak beste porrot bat jasan du

EUSKAL LIGAK: Derbia irabazi du Gernika KESB-k Nesken Junior mailan eta Loiolak beste porrot bat jasan du

(FOTO: Ángel Grande) Hirugarren jardunaldiko partidu Nagusia Euskal Ligetako A1eko Nesken Juniorretan zegoen, Gernika KESB eta La Salle Bilaoren arteko derbiarekin. Gernikarrak nagusitu ziren eta ondo kokatu dira Lauko Finalaren bila.

NESKEN JUNIOR MAILA

Gernika KESB eta La Salleren arteko derbia izan zen jardunaldiko partidua. Gernikarrek ez zioten aukerarik eman nahi Deustukoei  eta hasieratik lortu zituzten lehendabiziko abantailak 29-13. Maialen Idirik 7 puntu sartu zituen hasierako 13-2koa jartzeko. Partiduan sartu zen talde deustuarra bere barneko jokalariekin eta jaurtiketa libreen marratik baina jarraikortasuna falta zitzaien bilbotarrei eta talde gernikarra nagusi zen. Aukariari 10 puntuko aldeak ateratzen jarraitzen zizkion eta azkenean 75-54 bukatu zen partidua.

Loiola Indautxu A1ean dago baina momentuz emaitzek ez diote laguntzen. Porrota jaso du berriz ere, oraingoan Asador 10 Gibas taldearen aurka 54-59. Ez dago huts egiteko tarterik.

A2an Tabirakok 43-69 irabazi zion Bera Berari eta multzoko buru jarraitzen du.

MUTILEN JUNIOR MAILA

Bigarren garaipena lortu du Bilbao Basket Fundazioak, kasu honetan baskoniaren Toju taldearen aurka, 75-46. Bigarren laurdenean desekilibratu  zen, non 19-18koaren ondoren Gutiez eta Ruizek hiruko lerrotik saskiratzen hasi eta atsedenaldira 41-22 iritsi ziren.

A2an maila mantentzeko borroka gogorra. La Salle Bilbaok maila mantentzeko gai dela erakusten ari da, horren adibide Bilbao Unamunoren aurka 64-46 lorturiko garaipena. Derbi bizkaitarra izan gernuen Indautxuko Jesuitetan Loiola eta Zornotzaren artekoarekin. Bilbotarrentzat izan zen garaipena 49-49.

KADETEAK NESKAK

Berdintasuna da nagusi multzo honetan eta oraingoan bizkaitarrek galdu egin zuten. Gernika KESB taldeak 70-63 galdu zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka eta Euskoart Ibaizabalek hirugarren laurdenean garaipenari alde egiten utzi zion 50-55, naiz eta Olaia Arenasek 23 puntu sartu.

Maila mantentzeko borrokan Tabirakok Loiolaren aurkako derbia irabazi zuen 62-48 eta galdu gabe harraitzen du. Askartza bikain sartu zen postan 24-5eko partzial batekin eta haixe nagusitu zitzaion Marianistas-i 54-32.

KADETEAK MUTILAK

Baskoniako harrobiko taldearen aurka jasandako porrotak  ez du eraginik izan Bilbao Basket Fundazioan eta aurrera atera zuen Cafés Aitonaren aurkako partidua, 52-63.

Bizkaitarren ordezkaritzaren gehiengoa A2an dago eta beraz derbiak egotea ohikoa bilakatu da. GetxoSaskik ondo irabazi zion Bilbao Unamunori, 66-51. Merito handiko garaipena lortu zuten Araberriren aurka 65-56, azken laurdenean 23-8ko partzial bati esker. Loiolak 80-46 galdu zuen redlineren aurka.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak