EUSKAL LIGAK: Gernikako neskak txapeldun! Estatuko txapelketara sailkatu dira ate handitik

EUSKAL LIGAK: Gernikako neskak txapeldun! Estatuko txapelketara sailkatu dira ate handitik

(ARGAZKIAK: Gernika KESB)

Asteburua bikaina izan da Euskadiko Finaletako ordezkari bizkaitarrentzat.Gizonezkoetan ordezkaritza bikoitza izan dugu eta titulua Loiolarentzat izan da eta nesketan Gernika KESB taldeak titulua lortu du eta horrekin batera Espainiako txapelketarako txartela, Euskadiko lehen sailkatu bezala.

 

GERNIKA KESB 54 – MONDRAGON 50

Larunbata Iraurgik Easoren kontrako finalerdietan galdu zuenaren albistearekin hasi genuen eta horrek Gernikarrei finalerdia irabaztera ez ezik, finala bere irabaztera behartzen zien Espainiako Txapelketarako bigarren eta azken txartela lortu ahal izateko.

Vergararen azken orduko bajarekin hasi zen partidua eta espero bezala berdindua izan zen. Gipuzkoarrak partidura hobeto sartu ziren, Gernikarren defentsa ahularen aurrean saskiratze errazak lortuz. Lehen laurdena bukatzeko hiru minuturen faltan Gernikarrak 10 puntu behetik zeuden eta partidua gelditzeko beharra izan zuten. Defentsan dohikuntza batzuk egin eta 7-2ko partziala lortu zuten laurdena bukatu baino lehen, 13-18 10. Minutuan.

Taldean sentsazioak onak ziren baina faltek kalte handia egiten zien Gernikarrei Azken segundoetan ordea, 8-0eko partziala lortu zuten Gernikarrek, Leire Gilen hirukoa barne eta horrek Gernika KESB lehendabizikoz aurretik jarri zuen markagailuan. Atsedenaldirako 30-28.

Berriz ere ekin zitzaion partiduari eta berdinketa zen nagusi. Mondragonek faltekin kargatzen zituen gernikarrak eta horrek lerrotik saskiratzea errazten zien, laurdeneko azken minutuan Badiolak eta Apellanizek lorturiko hirukoak baturik 42-43 markagailuan. Edozer gerta zitekeen azken laurdenean.

Ointzek 4 puntuko aldea lortu zuen baina jarraian Gernikak 11-0eko partziala lortu zuen aldea 7 puntura igoz (53-46). Partidu amaieran markagailuak 54-50 adierazten zuen eta beraz Igandeko finalerako sailkapena.

 EASO 50 – GERNIKA KESB 60

Beroketa minutuetan, aurkezpenean…bizkaitarren aurpegiek seriotasuna eta kontzentrazioa islatzen zuten.

Baloia airera bota eta lehia abiarazi zen. Saskiratze bakoitza garaipen txiki bat zen talde bakoitzarentzat eta defentsa on bakoitza txapelketa irabazi balute bezala ospatzen zuten talde biek. Lehen laurdena berdintasunetik abiatu zen baina Gernikarrek 0-7ko partziala lortu eta bukaerara 12-19 iritsi ziren.

 

Bigarren laurdenean berdintasunak berdin antzean jarraitzen zuen baina laurdenaren erdialdean Gernikarrek 0-10eko partziala lortu zuten hein handi batean Vergarari esker eta atsedenaldira 12 puntuko aldearekin iritsi ziren 26-38.

Hirugarren laurdenean Donostiarrek gogor jarraitzen zuten, etsi gabe eta Gernikarrei asko kostatzen zitzaien saskiratzea. Markagailua estutu egin zen baina Gaizka Barearen taldeak 0-7ko partzial batekin erantzun zuen  10 minuturen faltan 13 puntuko aldea lortuz 38-51.

0-5eko partziala hasi bezain pronto, Idiriren hirukoa barne eta aldea 18 puntura igo zen. Orduan Gernikarrei momentu txarrak heldu zitzaizkien erasotzeko orduan, izan ere Gipuzkoarren defentsa gogorrak arazoak sortarazi zizkien eta Easoren bultzadak 48-56era hurbiltzea ekarri zuen. Baina aldea ez zen hortik jaitsi eta Gernikarrek jarraian lorturiko 4 puntuek dena erabakita utzi zuten 50-60.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak