EUSKAL LIGAK: Bizkaitarrak orokorrean sailkapenean ongi kokatuak

EUSKAL LIGAK: Bizkaitarrak orokorrean sailkapenean ongi kokatuak

Bigarren faseko azkenaurreko jardunaldia  izan dugu Euskal Ligetan eta gure talde asko oso ongi sailkatuak daude Lauko Finalean parte hartzeko. Beste batzuk Estatukora sailkapen zuzena lortzeko aukera dute eta Loiola Indautxuko emakumezko taldeek maila mantentzeko bidetik doaz.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1

Tabirakok gero eta zailago du Lauko Finalerako sailkatzea. Durangarrek 51-48 galdu zuten Easoren aurka eta lehen itzulia amaitzetik gertu, garaipen bat eta 3 porrot dituzte. Egia da average guztiei buelta ematea posible dutela. Gernika KESB taldeak Araskiren aurka jokatu beharreko partidua atzeratu zuen.

A2

Beste derbi bat izan genuen Euskal Ligako laugarren jardunaldian eta hau Loiola Indautxurentzat izan zen 25-70. Gorritxoak dena irabazi dute. La Sallek 50-43 irabazi zion Bera Berari eta maila mantentzeko aukerekin dago.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1

Ez da asteburu ona izan maila honetako talde bizkaitarrentzat. Gernika KESB taldeak bere partidua aurreratu zuen eta garaipen garrantzitsua lortu zuen Mondragon taldearen aurka 64-63. Garaipen horri esker Espainiako Txapelketan postu bat izateko lehian jarraitzen du. La Sallek zail jarri zizkion gauzak Autocares Ulacia taldeari baina ez zen nahiko izan irabazteko 65-54.

A2

Maila mantentzeko lehian aldeak zabaltzen doaz. Loiola Indautxuk 35-62 irabazi zion Askatuak taldeari eta jokatutako lau partiduak irabazi ditu. Derbi bizkaitarrean Tabirakok bere esperientzia erakutsi zuen Paules Dyper Uniformes taldeari 39-89 irabazteko.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1

Motibazio bikoitza dute multzo honetako partaideek, izan ere badikite Espainiako txapelketa Bilbon ospatuko dela. 3 txartel daude jokoan eta guztira 6 hautagai. Bizkaitarren artean, Bilbao Unamuno da hobeto kokatuta dagoena Mondragoneri 83-56 irabazi eta gero. Bilbotarrek Easoren atzetik jarraitzen dute.  Tabirakok lehen garaipena lortu du Araberriri 71-42 irabazi eta gero, eta matematikek denetarako aukerak ematen dizkie.

A2

Derbi bizkaitarra Ziorkontrol GetxoSaski eta Loiola Indautxuren artean. Garaipena hori-beltzentzat izan zen 72-48, eta argi utzi zuten esperientzia garrantzitsua dela maila honetan. Getxotarrak bigarren postuan kokatu dira.

GIZONEZKO KADETEAK

A1

Errendimendu bikaina Bizkaitarrena maila honetan. Loiola Indautxuk fase honetako laugarren garaipena lortu zuen La Salle Bilbaoren aurka. Deustuarrek gauzak zail jarri zizkien gorritxoei  baina nagusitasun fisikoak garaipena Indautxuarrei eman zien 57-73. Bilbao Unamunok 3 garaipen jarraian eskuratu ditu, azkena Takeren aurka 53-80.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak