Lanez betetako hiru egun, 6 lan saio, 30 jokalari, horiek dira Fadurako HTZ zentroan Kadete eta Haur mailetako gizonezkoen taldeek utzitako zenbakiak. Beraiek izan dira lan denboraldia abiarazi dutenak eta orain nesken txanda izango da. Larunbat eta igandea Lurralde Selekzioen Arteko Euskadi eta Nafarroako Txapelketak prestatzen hasiko dute.
Imanol Adán eta Jose Nuñez ibili dira Haur eta Kadete mailetako taldeen buru hurrenez urren. Entrenatzaileek talde bakoitzeko azken 12 jokalariak hautatu beharrean aurkitzen dira orain. Hurrengo deialdian 13 jokalari hautatuko dituzte.
Gizonezkoen egin dute beraien lana eta ostiralean nesken txanda izango da. Kadete eta Haur mailetakoek beste hiru egun izango dituzte beraien prestakuntzan aurrera egiteko eta Aitor Leizea eta Ivan Gil entrenatzaileei beraien hautagaitzaz konbentzitzeko.