Eskolen taldeek BBK UP-en parte hartzeko aukera izango dute

Eskolen taldeek BBK UP-en parte hartzeko aukera izango dute

Bilbao Basket Fundazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak Aste Santu honetarako proposatutako BBK UP-en Eskola mailako jokalariek parte hartu ahalko dute, hau da, 2011 eta 2012an jaiotakoek. Txikienek maila misto bakarrean hartuko dute parte, Premini, Mini eta Haur mailakoek egingo duten bezala. 3×3 eran jokatuko dute, beraz talde batek nahikoa izango du 4 kiderekin.

Torneoa apirilaren 26,27, eta 28an jokatuko da, aurreneko bi egunetan La Casillan eta azkena Bilbao Arenan. BBK UP honetan festarako tartea ere izango da eta alde ludiko bat ere izango du, guztiok batera Bizkaiko saskibaloiaren benetako festa honetaz gozatzeko.

Bizkaia osoko talde eta ikastetxeek hartu dezakete parte. Izen ematea dohainik izango da eta bakarrik izena emateagatik BBK UP-eko kamiseta bat eramango duzu.

Izena emateko epea apirilaren 5a arte egongo da zabalik eta ostegun honetan sartuko da izen emate orrian Eskola mailako taldeentzako aukera.

Izen emate orria

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak