German Mongek, Euskal Saskibaloi Federasioko Presidenteak anfitrioi lanak egin zituen, eta “guretzat gaurkoa egun polita sa, izan ere, lehen aldiz, hiru euskal ordezkari izango ditugu playoffetan”, onartu du. Gainera, bere hitzen ondoren, lehen sei postuetan sailkatu diren taldeetako Presidenteek euren taldea Play Offetara nola heltzen diren esaten hasi ziren.
Livia Lopez, Lacturale Araskiko Presidenteak, “gaurkoa joan-etorriko eguna, baino aldi berean, ilusioz beteriko eguna dela”, onartu du. “Olatu honetan datorren guztia ikusgarria da, eta orain playoffetan zer egiteko gai garen ikusiko dugu”, azaldu zuen Lopezek. Gainera, “hiru proiektuetan, etxeko jokalariak daude, eta horrek asko esan nahi du euskal saskibaloiaz”, gaineratu zuen. Azkenik, arabar taldeko Presidenteak Lointek Gernika Bizkaiaren aurkako kanporaketan “helburua lehiatzea eta gozatzen jsrraitzea izango dela, eta noski, zaleak gurekin gozatzea ere”.
Zehazki gasteiztarrak izango dira bizkaitarren aurkariak, eta bizkaitarren lehendakari den Gerardo Candinak esan zuen bezala, “euskal emakumezkoen saskibaloiak 17.000 lizentzi ditu, eta bolada hau baliatu behar dugu”. Gainera, Candinak hiru taldeetan dauden euskal jokalarien zenbatekoa azpimarratu du “hiru taldeak batuta 17-18 euskal jokalari daude, eta hori datu esanguratsua da. Are gehiago, hiru proiektu sendo gara, harrobia zaintzen dugun hiru talde”, esan du Candinak.
Hiru taldeen sendotasuna azpimarratzeaz gain, “gure proiektuak edozein unetan jauzi daiteke, izan ere emakumezkoen kirolaz hitz egiten ari gara, eta laguntza administratiboa ezinbestekoa da”, gaineratu du gernikarren Lehendakariak. Amaitzeko, Lointek Gernika Bizkaiko Presidenteak deia luzatu du asteburuan ikusleak saskibaloiaz goza dezaten, bai Malosten, Gaskan edota Mendizorrotzan izan.
Carmen Muguruza, IDK Gipuzkoako Presidenteak, “ikusgarria da etorkizuna duten, eta ilusioz gainezka dauden hiru proiektu hemen egotea. Hiru talderi gustatzen zaigu harrobiko jokalariekin osatutako taldea egitea”. Muguruzak gainera, “euskal emakumezkoen saskibaloiaren inguruan elkarlanean lan egiteko gai garen hiru talde gara”. Eta azkenik, “une historiko hau baliatu behar dugu, ikusgarritasuna irabazteko, bai ikusleari eta baita babesleei dagokionez, izan ere, emakumezko taldeak babesteak baditu abantailak ”, gaineratu du Muguruzak.