Euskal Liga – FINALA LAURA: A1ean tokiaren bila

Euskal Liga – FINALA LAURA: A1ean tokiaren bila

2016a Euskal Ligarako igoerako kruzeekin bukatu dugu, Bizkaiko 5 ordezkariek beraien plaza lortua dute baina oraindik denboraldiko bigarren zati hau, Euskadiko Titulua eta Espainiako Txapelketarako txartelaren bila lehiatzea ahalbidetzen duen A1 mailan edo datorren denboraldiari begira maila mantentzea bilatzen den A2 mailan jokatuko duten jakiteke dago.  Emakumezko Juniorren eta Gizonezko Kadeteen Finalak Deustuko La Salle Kiroldegian ospatuko dira.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Maila hau Deustuko La Salle Kiroldegian ospatuko da eta bertan bi talde bizkaitar daude: La Salle Bilbao eta Construcciones Zamakoa.

Finalerdiak (larunbata 14)

11 etan: Construcciones Zamakoa – Bera Bera

13 etan: La Salle Bilbao – Araba

Finala (igandea15)

16 etan: Finalerdietako garaileak

GIZONEZKO JUNIORRAK

Loiola Indautxuk tokia bilatu nahi du A1ean eta horretarako Mondragon taldearen aurka lehiatuko da finalerdietan. Irabazi ezkero, Easo eta Fundación B partiduaren irabazlearen aurka jokatuko du. Bilbotarrek etxeko taldearen aurka jokatuko dute, izan ere maila honetan Arrasateko Musakola Kiroldegian jokatuko dute.

Finalerdiak (larunbata 14) – Musakola Kiroldegian

10 etan: Easo Elkal Autocares – Fundación 5+11 B

12 etan: Mondragon Unibertsitatea A – Loiola Indautxu

Finala (igandea 15) – Iturripe Kiroldegian

18 etan: Finalerdietako garaileak

EMAKUMEZKO KADETEAK

Gizonezko Junior mailan bezala, hemen ere Arrasateko Musakola Kiroldegian jokatuko dituzte partiduak.  Bizkaitarrei ordezkatuz Paules Dyper Uniformes izango dugu, Gernikak parte hartzeari uko egin eta gero. Barakaldokoak sorpresa ematen saiatuko dira.

Finalerdiak (larunbata14) Musakola Kiroldegian

16 etan: Cafés Aitona Askatuak – Paules Dyper Uniformes

18 etan: Mondragon Unibertsitatea A – Araski

Finala (igandea15) Iturripe Kiroldegian

12 etan: Finalerdieetako garaileak.

GIZONEZKO KADETEAK

Maila hau Deustuko La Salle Kiroldegian ospatuko da, non horiak A1 mailan tokia bat lortzeko lehiatuko diren.

Finalerdiak (larunbata 14)

16 etan: Corazonistas – La Salle Bilbao

18 etan: Urgatzi – Easo Adarra

Finala (igandea 15)

13 etan: Finalerdietako garaileak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak