200 Teknikok baino gehiagok hartu zuten parte Josep Mº Margallen hitzaldian

200 Teknikok baino gehiagok hartu zuten parte Josep Mº Margallen hitzaldian

Pasa den ostegunean, Maiatzak 4, jaurtiketen mekanikari buruzko klinik interesgarri bat eman zuen Josep María Margall adituak Junior Mailako Gizonezkoen Espainiako Txapelketaren barruan.

Saskibaloiaren Entrenatzaileen Euskal Elkarteak (AVEB), Euskadiko Saskibaloi Federazioak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolaturik, guztira 200 entrenatzaile baino gehiagok hartu zuten parte Bilbao Arenan. Nazioarteko jokalaria izandakoak ordu eta erdi baino gehiagoko hitzaldia eman zuen eta bertaratutako teknikoek oso adi jarraitu zuten.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak