Aurrerapenak, erraztasunak, teknologia berriak… eskutik doazen terminoak dira eta orain saskibaloia gehitu behar diegu. Azkartasunak eta irisgarritasunak agintzen duten mundu honetan gure federazioak ez dute atzean geratu nahi izan. Hori gutxi ez eta denbora oso laburrean asko aurreratu dute. Bi app berri, kudeatzaile federatibo bat eta lizentzia eta akta digitalek albo batera utzi dute papera Bizkaiko lehiaketei plus bat emanez. Teknologia arloko arduradun nagusienetakoa dugu Nerea Marquijano. Aldi berean El Carmen taldeko delegatua ere bada eta Federazioren arlo teknologikoari buruz hitz egin dugu berarekin.
Nerea Marquijano: “Aurrerapenek balore handiagoa ematen diote gure lehiaketei”
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak