Lizentzia digitala aurkeztu da

Lizentzia digitala aurkeztu da

Astearte honetan burutu da Miribillako Kirol Etxean Lizentzia Digialaren aurkezpena. Bizkaiko eta Euskadiko klubak egon ziren gonbidatuta eta bertan Lizentzia Digitalaren funtzionamendua azaldu zen.

Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko lehendakariak, German Monge, Euskal Saskibaloi Federazioko lehendakariak eta Nerea Marquijano ESFko Teknologien Batzordeko arduradunak, ikasturte honetatik aurrera lizentziak kudeatzeaz arduratuko den APP erabiltzeko jarraibideak eman zituzten. Tresna honek ohiko lizentzia fisikoak ordezkatzen ditu eta entrenatzaile bakoitzak bere mugikorrean ekipoaren lizentziak eraman eta jokalarien deialdiak egin ahal izango ditu. Era beraien zigortuta dauden jokalariak gorriz agertuko dira.

Estaldurarekin eta datuekin arazorik ez izateko, entrenatzaileek, partidara joan aurretik, deialdia prestatua izatea iradokitzen da, horrela, ez da beharrezkoa izango mahaiko ofizialei datuak erakustea. Aplikazioa zabaltzea nahikoa izango da.. Gogoratu bateria agortu bada beste edozein mugikorretatik ireki daitekeela aplikazioa, baldin eta klubaren pasahitza ezagutzen bada. Gainera, jokalari guztiek deskarga dezakete APP eta bere lizentzia bere smartphonean eraman dezakete.

Edozein egoera anomaloren kasuan, beti aurkeztu ahal izango da paperezko triptikoa eta taldeko kideen NANa.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak