Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren bitartez antolatzen duen multikirola programak jardunaldia burutu zuen pasa den larunbatean Erandioko Altzaga Ikastolan. Bertan elkartu ziren Erandio Altzaga, Eguzkibegi eta Alkartu ikastoletako ikasleak.
Guztira 41 ume lau taldetan banaturik. Etxekoek bi talde aurkeztu zituzten. Abilitatea, botea, jaurtiketa eta beste aldagai batzuk jorratu zituzten zenbait partidetan, kirol honekin lehendabiziko hartu-emana izateko helburuarekin.