Oroigarria: Covid-19 lizentziak eta dokumentuak

secretaria
secretaria

[box]Senior, Junior eta Kadete taldeen lehiaketa federatuak datorren asteburuan hasiko dira, eta oraindik hala egin ez duten klubak deitzen ditugu lizentziak izapidetzeko beharrezko dokumentazioa aurkez dezaten, hasierako datan eskuragarri egon daitezen. Halaber, Covid-19 dokumentuak oraindik aurkeztu ez dutenek , ahalik eta arinen bidali behar dizkigute[/box]

LIZENTZIAK

Gogoan izan lehiaketak urriaren 17ko jardunaldian hasten direla, eta lizentziak ahalik eta lasterren aurkeztu behar direla izapidetzera. Mesedez, egin itzazue behar diren izapide guztiak, lizentziak hasierako datan eskuragarri egon daitezen.

Lizentziak helbide honetan izapidetu behar dira: http://clubes.basketbasko.com.

COVID-19 DOKUMENTUAK

Klubek beren erakundearen protokoloa aurkeztu behar dute, baita instalazioaren protokoloa ere, halakorik badago, eta horri eranskin hauek gehitu behar dizkiote:

  • 1. Eranskina.- klubeko arduraduna izendatzea. Deskargatu
  • 4. Eranskina – Dokumentu hau partida bakoitzean bete beharko da, talde bakoitzeko. Tokiko klubeko protokoloaren arduradunak gutxienez 15 egunez gorde beharko du, ekitaldia egiten denetik zenbatzen hasita. Arbitraje-taldeak ere bete beharko du. Deskargatu
  • Talde bisitarientzako Covid-19 oinarrizko informazioa komunikatzea. Deskargatu

Bestalde, gogorarazi nahi dugu @bizkaiabasket.com kontu ofiziala erabili behar dela kluben eta federazioaren arteko komunikaziorako.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak