RETAbet Bilbao Basket-Hapoel Jerusalem, Vastes.org-en aldeko partidua

RETAbet Bilbao Basket-Hapoel Jerusalem, Vastes.org-en aldeko partidua

Ostegun honetan, Irailak 21, arratsaldeko 20:00etatik aurrera RETAbet Bilbao Basket eta Hapoel Bank Yahav Jerusalén taldeen arteko partidua jokatuko da. Beltzezko gizonentzat aurre-denboraldia prestatzeko partidu garrantzitsua izango da hurrengo Eurocup lehiaketa irabazteko hautagai nagusienetariko baten aurka. Partidu honek helburu solidarioa du, izan ere Vastes.org irabazi asmorik gabeko kooperazio eta garapen elkarte pribatuari laguntzeko balioko du. Elkarte honek beharrizana duten haurrentzat eskolak sortzen laguntzen du, hauek kalitatezko hezkuntza izan dezaten. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Vastes.org elkartearekin elkarlanean dihardu partidu honen antolakuntzan.

La Casillak bere itxurarik onena izango du RETAbet Bilbao Basket eta Hapoel Jerusalem taldearen arteko partidua jasotzeko. Sarrerak leihatiletan erosteko aukera egongo da partiduaren egunean eta baita aurretik Bilbao Basket Zona (Trenbideko etorbidea 7 BIS aurrean) eta  El Corte Ingleseko 7. Solairuan Bilbao Basketen duen stand-ean. Sarrerek honako prezioa izango dute: Bazkide eta abonatuek 8€ eta gainontzekoek 10€. Biltzen den diru guztia Vastes.org elkartearentzat izango da. %50ª Bizkaiko familiei hezkuntza laguntzak eskaintzeko (Eskola materiala, janaria, umeei laguntza…) eta gainontzeko %50a atzerriko gaztelania hiztun herrialdeetako oinarrizko beharrizanak betetzeko hezkuntza proiektuei.

Talde israeldarrean, Bilbon ezaguna dugun Fotis Katsikaris entrenatzailea dago, baina baita  Lior Eliyahu, Alen Omic, Curtis Jerrells, Terence Kinsey edo Austin Daye bezalako jokalariak ere.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak