RETAbet eta Zornotzak garaipena lortu dute hasiera kaxkar baten ondoren eta Bidaideakek edonori irabazteko gai dela erakutsi du beste behin

RETAbet eta Zornotzak garaipena lortu dute hasiera kaxkar baten ondoren eta Bidaideakek edonori irabazteko gai dela erakutsi du beste behin

Hiru garaipen bost partidutan. Hori da asteburu honetan FEB lehiaketetan dabiltzan  talde bizkaitarrek lortutakoa. RETAbet eta Zornotza gaizki hasi baziren ere, talde biek garaiz erantzun zuten Iberojet eta Baskoniari gailentzeko. Asteburuko hirugarren garaipena Bidaideak Bilbao BSR taldeak lortu zuen. Aurkari ahaltsuenen aurka maila bikaina ematen ari dira Txurdinagakoak, izan ere Ilunioni irabazi ondoren, asteburu honetan Albaceteko AMIAB taldeari irabazi zion etxetik kanpo.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak