Dagoeneko hamar dira Balmaseda Saskibaloi Klubak antolatu dituen “Balmaseda Hiria” Minibasket Torneoak. Data hauetan klasiko batean bilakatu den txapelketa dugu. Errotarena kiroldegia izango da txapelketaren egoitza eta bertan Bizkaiko, Euskadiko eta inguruko lurraldeetako taldeek lehiatzea eta ondo pasatzea izango dute helburu. Txapelketa honek Balmasedako Udala, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Deia eta Mundo Deportivoren laguntzak ditu.
Larunbatean, Apirilak 22, “Alberto Barcenilla Memoriala” ospatuko da eta bertan gizonezkoen hurrengo taldeek hartuko dute parte: Tabirako (Durango), CB Tizona (Burgos), Ointxe Arrasate (Mondragón), Zaraobe (Amurrio), Pas Piélagos (Piélagos), Medio Cudeyo (Solares) Betiko Ikastola (Leioa) eta Unovisión Balmaseda.
Igandean, Apirilak 23, “Maria Angeles San Cristobal” memoriala ospatuko da eta bertan emakumezkoen hurrengo taldeek hartuko dute parte: Medio Cudeyo (Solares), Zaraobe (Amurrio), Pas Piélagos (Piélagos), Tabirako Jesuitak (Durango), Tabirako Kurutziaga (Durango) Ointxe Arrasate (Mondragón), San Viator (Vitoria) eta Skamata Balmaseda.
Egun bietan partiduak 9:30ak eta 20:00ak bitartean ospatuko dira eta txapelketaren formatua ohikoa izango da. Goizez ligaxka eta arratsaldez azken fasea.
Sari banaketa 20:00etatik aurrera ospatuko da.