Datorren otsailaren 22an XXV. Urteurrena ospatuko du Gordexola ST-k. Horrez gain ongintzako gala bat ere burutuko da.
Gordexolako Molinar Jauregiak jasoko du datorren otsailaren 22an arratsaldeko 20etatik aurrera enkarterrikoen XXV. Urteurren ospakizuna. Ekitaldi honetan azken 25 urte hauetan klubaren hazkundean eragina izan duten pertsonak aitortuko dira. Gala honek ongintzarako izaera izango du eta jasotako dirua mundu osoko elkartasun proiektuetara zuzenduko da, bereziki Adventure Volunteer elkarteak Hegoamerikan burutzen dituenetara.