Pasadan igandean Espainiako Kluben Kadete Txapelketak hasi ziren, gizonezkoena Zaragozan eta emakumezkoena, aldiz, Tenerifen. Dagoeneko, lehenengo fasea amaitu da, eta Indautxuko neskek multzoko lehenengo posizioan amaitu dute, eta final zortziak jokatuko dituzte Picken Clareten aurka. Gizonezkoen txapelketan, aldiz, Unamunok ez du zorte handirik izan eta lan ona burutu arren, aurkariak nagusi izan dira.
LOIOLA INDAUTXU
Alex Aurreren neskek lan ezin hobea burutu dute lehenengo fasean, partidu guztiak irabazi dituzte, B multzoko lehenengo posizioa lortuz. Espainiako 16 talde onenen artean daude dagoeneko, eta fasez aurrera egiteko jokatuko du, final laurdenen bila.
Asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Loiola Indautxuk Picken Clareten aurka jokatuko du final laurdenetarako billetea lortzeko helburuarekin.
UNAMUNO
Unamunori oso multzo zaila egokitu zitzaion, multzoan CAI eta Unicaja aurkari izan baitute. Hirugarren posizioan amaitu dute Quintanar taldeari irabazi ondoren.