KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETAK: Hautatzaileek Bizkaiaren aukerak azaltzen dizkigute

KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETAK: Hautatzaileek Bizkaiaren aukerak azaltzen dizkigute

Urriaren 29 eta Azaroaren 1a bitartean Bizkaiko Selekzioek Gasteizen jokatuko duten Euskadiko Kadete Mailako Txapelketaren harira, Imanol Adán (gizonezkoen taldea9 eta Julen Berrocal (emakumezkoen taldea) entrenatzaileekin solasean aritu gara aurtengo txapelketa nola aurreikusten duten azaltzeko.

Imanol Adán: “Irrika gose bihurtu eta lehiakortasuna goreneraino eramatea”

Pasa den asteburuan txapelketa aurreko azken partida jokatu zuten Santanderren Kantabriako selekzioaren aurka.Emaitza ez zen batere ona izan, izan ere (75-55) galdu zuten. Partida ostean eginiko balorazioa negatiboa izan zen. Kantabria nagusi izan zen, intentsitate eta gose gehiago erakutsi zuten. “ oso flojo aritu ginen.Espero dut aste honetan dinamika aldatzea, txapelketa berme nahikorekin aurrera eramateko”.

-Prestaketa bukatuta, momentu onean iristen ahal da Selekzioa Lehiaketara?

Nik test bezala planteatzen diet beraiei. Iha guztiek Euskal Ligan jokatzen dute eta astero Gipuzkoako eta Arabako taldeen aurka jokatzen dute. Topera daudela erakutsi behar dute, izan ere gero Euskadiko Selekzioen txanda izango da eta ikustea bertara nortzuk iristen diren aukerekin.

-Zein izango da taldearen ezaugarri nagusia?

Talentua. Zailtasun batzuk ditugu gainditzeko, besteak beste lana egiteko gaitasuna, intentsitatea eta kontzentrazioa, baina momentuz taldearen talentua aprobetxatu behar dugu.

 

-Ze helburu izango ditu Bizkaiak Euskadiko Txapelketan?

Argi dago, helburua lehiatzea izango da eta irabazten saiatzea. Sufritzera ohitu behar gara eta partidak oso berdinduak izango direla jakitea. Irrika  gose bihurtu behar dugu eta lehiakortasuna goreneraino eraman. Ez dut uste faboritoak garenik, baina ez gara oso urrun egongo. Uste dut pare batek edo baino ez dutela selekzioarekin debutatzen.  Gainontzekoek Teknifikazio Programetatik datoz eta beheko mailetan ere egonak dira. Baina geroz eta maila altuagoan aritu, orduan eta lehiakortasun handiagoa dago eta hori erronka handia da beraientzat.

Bukatzeko, Adanek Gabi Gangoiti gogoratu nahi izan du,abuztuan hil zen Bizkaiko Saskibaloiaren klasikoa. Kadeteetan bere entrenatzailea izan zen eta bere prestakuntzan asko lagundu zion.

Julen Berrocal: “Gure puntu fuerteak defentsa eta koordinazioa dira”.

Lagunarteko hiru partida jokatu dituzte azken bi asteetan. Lehendabizikoa Gernikako Juniorren aurka egin zuten, Gernikarrek erraz irabazi zutelarik. Pasa den astean Kantabriaren aurka jokatu zuten, lehen zati zaila izan zuten, defentsan huts egite askorekin eta saskiratzeko arazoekin. Bigarren zatian buelta ematen saiatu ziren baina puntu bakarrera geratu ziren. Astearte honetan Gazte mailako Tabirakoren aurka jokatu zuten eta 5 puntuko aldeaz irabazi zuten, defentsan lan ona egin eta gero.

-Prestaketa amaituta, momentu onean iristen ahal da Selekzioa Lehiaketara?

Uste dut baietz.  Denak datoz Euskal Ligetatik, astebururo oso partidu zailak jokatuz astebururo. Uste dut paper ona egingo dugula.

-Zein izango da taldearen ezaugarri nagusia?

Gure puntu fuerteak defentsa eta koordinazioa dira. Gehienek  badakite zer den taldekako lehiaketak jokatzea. Baten bat Espainiako Selekzioarekin jokatutako ere bada. Multzo trinkoa gara zentzu guztietan eta hori oso garrantzitsua da lehiatzeko orduan.

-Ze helburu izango ditu Bizkaiak Euskadiko Txapelketan?

Ez dakit faboritoak garen ala ez, baina ziur nago oso partida zailak izango ditugula. Arabak beste urte batzuekin alderatuz oso talde trinkoa du eta irabaztea aurreko urteetan ematen zuena baino zailagoa izango da. Eta Gipuzkoa ezagutzen dugu, erasoan oso gogorrak eta defentsan oso oldarkorra. Baian txapelketa irabazteko aukerak baditugu.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak