HAUR MAILAKO EUSKADIKO TXAPELEKTA: Gizonezkoen Bizkaiko Selekzioak titulua lortzeko aukera asko galdu ditu Gipuzkoaren aurka (50-61)

HAUR MAILAKO EUSKADIKO TXAPELEKTA: Gizonezkoen Bizkaiko Selekzioak titulua lortzeko aukera asko galdu ditu Gipuzkoaren aurka (50-61)

Gizonezkoen Bizkaiko Selekzioak ezin izan du nesken bidea hartu eta porrota erdietsi du (50-61) Gipuzkoaren aurka Hondarribiko Hondartza Kiroldegian ospatzen ari den Euskadiko Haur Mailako Saskibaloi Txapelketan. Erasoan izandako jarraitasun ezak kalte egin die Bizkaitarrei, non bigarren zati osoan markagailuan atzetik aritu diren. Azkenean porrota Bizkaiarentzat. Porrot honek asko zaildu dizkio txapelketa irabazteko aukerak.

Selekzio bietako jokalariek urduritasun askorekin zelairatu ziren eta hori jokoan nabari zen. Pixkanaka beraien jokoa azaldu zuten. Bizkaiari, Gipuzkoari baino gehiago kostatu zitzaion. Gipuzkoarrek abantaila laburrak lortzen zituzten,2-4 puntutakoak. Defentsako intentsitatea gehituz, bizkaitarrak hobetu egin zuten eta Cortajarenak falta bat jaso zuen eta horri esker lehen laurdena 11-11 bukatu zen.

Bigarren laurdenean ez zen inor nagusitzen baina bizkaitarrek lehen laurden bukaerako intentsitate berdina mantentzen zuten.Javi Rodriguezen beldurra eragiten zuen, Cortajarenak dena eman zuen eta oraindik Mindoudik egin zezakeena ikusteko zegoen. Jokaldi Eder bati esker 19-14koa ezarri zuen 15. Minutuan. Kontrola falta zen eta hor Bizkaiak ez zuen abantailarik lortzen. Gipuzkoari ondo zetorkion. Atsedenaldirako 3 minuturen faltan 19-19 eta hutsartea eskatu zuen Jokin Kamiruagak. Atsedenaldira 23-26 Gipuzkoarrak nagusi, Bizkaitarren ez baitzuten jaurtiketetan asmatu.

BIZKAIA AURRERA EGIN EZINIK

Nesken partidan gertatu bezala, pistarako itzulera joan etorriez beteta egon zen. Gipuzkoarrak fin aritu ziren kanpoko jaurtiketekin, 24. Minuturako 27-36 markagailuan. Bizkaiko Selekzioak partida geratu zuen. Doikuntzak egin behar ziren eta bazirudien planteatutakoa ongi atera zela jarraian lortutako3 saskiratzeekin. Markagailuan 34-38. Baina jarraitasuna falta zen eta laurdena 37-46 bukatu zen.

Gipuzkoarren kanpoko jaurtiketek Bizkaitarrak estu eta larri jarri zituen (40-53).Vukcevic eta Cortajarenak gogo asko jarri zituzten baina ez ziren Gipuzkoarrei buelta emateko gai izan.

Gipuzkoarrek  beraien esku dute titulua lortzea, baina Bizkaiak Arabaren aurka bere partida irabaztea bilatuko du titulua lortu ahal izateko.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak