Bi garaipen eskuratu ditu Bizkaiak, Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatzen ari den Euskadiko Junior Mailako Txapelketak. Gizonezkoen selekzioak 58-75 irabazi zion Arabari. Partidu honetan Arabarrak aurretik hasi ziren, baina Gonzalez de Langarica,Mendibe eta Perederari esker, Bizkaitarrak aurretik jartzea lortu zuten, aurkarien erasoaldiei eutsiz.
Hasieratik Bizkaia ondo egon zen, pazientzia asko izan zuen erasoan baina bertikaltasuna falta izan zitzaion Arabari min egiteko. Beste saskian, Julen Forniesen mutilek eraginkortasun handia erakutsi zuten eta 7-2 jarri ziren aurretik. Gonzalez de Langaricaren jokoari esker bizkaitarrek aldea murriztu zuten. Hegalekoak hainbat jaurtiketa lortu zituen 810-9, 5.min). Arabarrak hirukoak eta urrutiko jaurtiketak lortzen saiatu ziren, eta baita lortu ere. Dena aldatu zen Carlos Ballesterosen mutilek defentsan lan egiten hasi zirenean. Baloi asko berreskuratu zituzten lehen lerroetan eta Mendibek bere taldea lehen aldiz aurretik jartzea lortu zuen 12-13. Hortik aurrera kontraeraso asko izan ziren, Peredak hiruko bat sartu zuen eta lehen laurdeneko bukaeran 15-22 Bizkaitarrak aurretik.
Dinamika on horrekin abiarazi zuen Bizkaiak bigarren laurdena abiarazi zuen. Mendibek hiruko bat lortu zuen eta +10ari esker bizkaitarrak oso eroso aurkitzen ziren (15-25). Jokoa orekatua zegoen eta bazirudien partidua kontrolpean zegoela. Baina Carlos Ballesterosen mutilek huts egiteak egiten hasi ziren. Defentsan huts egiteak, baloi galera inozoak, eta saskiratzean zorte gutxi. Gainera Arabak 1-3-1 eremua eratu zuen. Atsedenaldian 31-33.
DEFENTSATIK ETA PEREDA IZAR BAT BEZALA
Bizkaia defentsan sendo aritu zen eta Araba 3 minutu eta erdi saskiratzerik lortu gabe egon zen. Etxeko bezala jokatzen zutenen lehen saskiratzea iritsi zenean,markagailuan hurbildu egin ziren, 34-38 Blazquezek lorturiko hirukoa eta gero. Ballesterosek eskatutako hutsarteak bere eragina izan zuen. Defentsan lan gehiago, errebotean sendo, erasoak irakurketa onak eta Peredak erasoan egindako lan onari esker 36-45. Arabaren aurka ez zen lorik artu, izan ere mehatxu handia erakusten zuten kanpoko jokoan.
Azken laurdean 44-53koarekin sartu ziren. Peredak oso punteria onarekin jarraitzen zuen. Pazientzia handia zegoen erasoan eta hurrengo erasoetan Javi Gonzalez de Langaricarekin konexioa sortu eta gero 14 puntuko aldea lortu zuten, 46-60. Bizkaitarrei garaipenak ez zien ihes egingo, eta gainera averageari begira tarte polita lortu zuten. Berri txar bakarra Langaricak 3 minutu eta erdiren faltan izandako lesioa izan zen.