Joan den ostiralean, abenduaren 6an, Mungiako José Antonio Agirre Kiroldegian Olea-Elguezabal familiari diru-laguntzak eskaintzea helburu zuen ekintza bat antolatu zuen BizkaiaBasket Fundazioak Mungiako Udalaren eta Mungialde, Saskel eta Mungia ST kluben eta Malen Skate Klubaren laguntzarekin. Euren lau seme-alabetatik hiruk duten coroideremia eritasunaren aldeko ekintza izan zen, ikerketa lanetarako diru laguntzak biltzea helburu zuena. Irtenbide medikorik aurkitzen ez bada, eritasunak umeak itsu utzi ahal ditu.
Ekintza goiz osoan zehar antolatu zen, eta bertarau ziren neskak-mutilek ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten: arku tiroa, Skate erakusketa, besteak beste. “Bi Belaunaldiko Torneoa” izan zen ekintza nagusia, guztira 45 bikote bildu zituena. Jende asko gerturatu zen, eta oso giro ederra sortu zen.
Behin txapelketa amaituta, txapeldunei trofeoak eman zitzaizkien. Olea-Elgezabal familiaz gain, sari banaketan BizkaiaBasket Fundazioaren presidentea, German Monge, Mungiako alkatea, Izaskun Uriagereka, Kultura zinegotzia Miren Begoña Bilbao eta Jon Zabala kirol zinegotzia egon ziren.
Amaieran, German Mongek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidente gisa, Club Mungia ST-ri plaka bat entregatu zion, euren XXV. urtemuga dela eta.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!