Ez zuten aukerarik izan. Fundación Grupo Norte Valladolidek Txurdinagako taldeak baino hobeto jokatu zuen norgehiagokaren hasieratik, bilbotarrak ez ziren erasoan eroso sentitu, eta defentsan ere ezinezkoa izan zitzaien. Amaieran, emaitza 49-66 izan zen. Orain, sailkapeneko bigarren postua eskuratzeko lehia estutu, eta Sandomingoren mutilen, Grupo Norteren eta Amivelen arteko lehia estua suertatu da. Lidertzan, abantaila onarekin, Mideba Extremadura dago.
Informazio gehiago, hemen.