Bidaideak Bilbaok Kopako aurkaria ezagutzen du jada

bidaideak cai silla de ruedas bilbao
bidaideak cai silla de ruedas bilbao

Apirilaren 5ean eta 6an, Gurpildun Aulkiko XXXVI. Saskibaloiko Errege Kopa jokatuko da Malagan eta Velez Malagan. Bertan, Estatuko 7 talderik onenek parte hartuko dute, talde horien artean Bidaideak Bilbao BSR sailkatu delarik. Lehenengo Mailako talde bat gehituko zaie, guztira, 8 taldek parte hartuko dutelarik KO txapelketan. Joan den ostiralean zozketa egin zen eta bizkaitarrek lehenengo aurkaria ezagutzen dute jada: Amivel Clínicas Rincón.

Final laurdenetako neurketan bilbotarrek etxeko taldearen aurka jokatuko dute. Momenu honetan, sailkapeneko beheko posizioetan dabil, mailari eusteko lanean dabiltzatela. Baina kontuan hartu beharra dago etxean jokatuko dutela, eta Txurdinagako taldeak gogor ekin beharko dio lanari. Partidua apirilaren 5ean izango da, goizeko 12:00etan Velezen.

Kanporaketa irabazi ezkero, finalaurrekoan Club AMIAB edo Getafe BSR taldeen aurka jokatuko zuten bilbotarrek. Aipatzekoa da Bidaideak Bilbao BSR-ek talde biei aurten irabazi diela.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak