[box]Asteburu honetan Bizkaia GDKO eta Santurtziren garaipenak baino ez ditugu izan ACB eta FEB txapelketetan. Oro har, asteburu negatiboa gure taldeentzat. Gernika Bizkaiak denboraldiko bigarren partidua galdu du, eta Bilbao Basketek ezin izan zuen Madrilen Estudiantesi irabazi. Zilarrezko Adecco Ligan, Zornotzak Araberriren aurka euskal drbia galdu zuen, eta EBAn Mikeldik galdu egin zuen. EBAko derbi bizkaitarrean, Santurtzik 77-83 irabazi zion Askartzari.[/box]
EMAKUMEZKOEN LIGA
BIZKAIA GDKO 67 – ALIMENTOS DE ZAMORA 64
Luzapenean erabaki zen larunbatean Urretan Emakumezkoen Ligako sailkapenean berdinduta zeuden bi taldeen arteko neurketa, non etxeko taldeak, Bizkaia GDKOk Alimentos de Zamorari 67-64 irabazi zion. Taldeen aurkezpenaren ondoren, talde biek Hodei Egiluzi omenaldia egin zioten.
Hil ala biziko lau partidu falta direnean, Bizkaia GDKOk zuzeneko aurkari baten kontra garaipena erdietsi zuen. Garaipen honekin beraz, Galdakaoko taldeak garaipen batera utzi du Alimentos de Zamora, orain azken posizioan dagoena. Tamalez, Bizkaia GDKOk ezin izan zuen basket averagea irabazi.
Ndidi Madu ezin izan zuen Bizkaia GDKOrekin estrenaldi hobea izan. Talde bizkaitarraren pibot berriak 18 puntu eta 13 aldaratze eskuratu zituen Estitxu Ibarretxeren aginduetara jokatu zuen lehenengo partiduan.
Kronika gaztelaniaz ikusgai (Iturria: FEB)
ENDESA ACB LIGA
ESTUDIANTES 86 – BILBAO BASKET 80
ZILARREZKO ADECCO LIGA
ARABERRI 84 – ZORNOTZA 69
EMAKUMEZKOEN LIGA 2
CAMPUS PROMETE 79 – GERNIKA BIZKAIA 75
EBA
ASKARTZA 77 – SANTURTZI 83
CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 65 – ESTELA 70