Euskadin klasikoa bihurtu den Barakaldoko Gabonetako ohiko torneoa aurten ere antolatuko da. Aurten 18 urtetik beherako gizonezkoen “Barakaldo Hiria” VI. Nazioarteko Saskibaloi Torneoa den ekitaldia, gizonezkoen kategorian jokatuko da aurten, urtero txandakatzen delarik, beraz, aurten mutilen txanda da, lekukoa iazko emakumezkoen selekzioei hartuz. Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian abenduaren 28an eta 29an izango da txapelketa, etorkizuneko izarrak bilduko dituen torneoa.
Sarrera, urte guztietan bezala, dohainik da.
ORDUTEGIAK
ABENDUAK 28, LARUNBATA – FINALAURREKOAK
17:00etan: Espainia-Promesas 2014
19:00etan: Euskadi-Turkia
ABENDUAK 29, IGANDEA
10:30etan: HIRUGARREN ETA LAUGARREN POSIZIOA
12:30etan: FINALA