GDKO Bizkaiak lidertzan bukatu du fase erregularra, eta dagoeneko igoera faseko aurkariak ezagutu ditu

ibaizabal grupo gdko
ibaizabal grupo gdko

Elite Proiektuko talde bizkaitarrak oso denboraldi onak egiten ari dira, eta GDKO Bizkaia Emakumezkoen 2. Ligako A multzoko talderik onena izan da fase erregularrean. Hemendik aurrera, ligako talderik onenetarikoa dela erakutsi beharko dute igoera fasean, eta dagoeneko bere multzoko hiru aurkariak zeintzuk diren jakin dute. Zornotzak, bestalde, Adecco Oro mailara igotzea du helburu, eta asteburuan Marinen aurka lortutako garaipenari esker, badirudi alde izango dutela kantxa faktorea. Dominion Bilbao Basket eta Askartza, aldiz, ez ziren zorioneko izan joan den jardunaldian.

Informazio gehiago, hemen.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak