Espainiako Txapelketarako txartela jada lortutakoa, Mikelo Retolazaren neskak Euskadiko titulua lortzeko zorian egon ziren Malosten jokatutako Nesken Junior Lauko Finalean. Mutilen mailan, Gasteizen, Getxok zein Fundacion Bilbao Basketek finalerdietan galdu egin zuten.
NESKAK
Lointek Gernika junior mailako txapeldunordea izan da, Electro Alavesa Araskiren aurka galdu ondoren, 54-56ko emaitzarekin. Giro bikaina Malosten eta Mikelo Retolazaren neskek 6-0ekoarekin hasi zuten final. Arabarren erantzun azkarra eta berdintasuna atsedenaldira arte (29-30).
Etxekoek bere minuturik onenez gozatu zuten hirugarren laurdenean: bakarrik 5 punto jaso zituzten eta 3 hiruko jarraian saskiratu zituzten 8 puntuko aldera joateko (43-35). Baina talde gasteiztarrak buelta eman zion 2-14ko partzialarekin (48-54). Azken minutua eta Lointek Gernikak berdinketa lortu zuen bi hirukoei esker. Baina ezin izan zion Saioa Fernandez-en saski klabeari erantzuna eman eta titulua Gasteizera joan zen.
Finalaurrekoetan, Mikel Retolazaren neskek FSGroupe Arabari irabazi zioten (54-46). Gasteiztarrak aurretik hirugarren laurdenaren erdialdera arte. Une horretan, bizkaitarrek buelta eman zioten partidari, 23-6ko partzial ikusgarriari esker (45-36) eta epaia eman zioten Vallejo eta Gerrikagoitiaren bi hirukorekin.
MUTILAK
Ez dira talde bizkaitarrik egongo Espaininako Txapelketan. Getxo eta Fundacion Bilbao Basket taldeek galdu egin zuten Gasteizen jokatu zen Lauko Finalaren finalerdietan. Eskuinaldeakoek ez zuten aukerarik izan Fundacion 5+11ren aurka (96-66), 15-1eko partziala jaso ondoren bigarren laurdenean (44-20).
Askoz parekatuagoa izan zen Fundación Bilbao Basket eta Easo Gipuzkoa Basket Mandoegiren arteko lehia (57-59). Bilbotarrek oso ondo erreakzionatu zuten 15-3ko partzialaren ostean lehen zatiko amaiera eta bigarrenaren hasieraren ondoren (42-38). Eta berriro egin zuten azken txanpan, 5-14koarekin aurretik sartzeko azken minutura (56-57). Baina ez zuten errebotea itxi azken jokaldian eta Larreak garaipena eman zion Easori.