EL KADETE F4: Fundación Bilbao Basket, bigarren sailkatua eta Espainiako Txapelketara

EL KADETE F4: Fundación Bilbao Basket, bigarren sailkatua eta Espainiako Txapelketara

Asteburu honetan jokatu ziren Kadete Lauko Finalak, Junior Mailakoak kantxa berberan. Gasteizen, Fundacion Bilbao Basket txapeldunordea izan zen eta Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuten. Malosten, Lointek Gernikak ezin izan zituen finalerdiak gainditu. Gainera, lehiaketa itzuli zen Euskal Ligetako A2 multzoetan.

MUTILAK
Fundación Bilbao Basket Espainiako txapelketan arituko da. Bilboko taldeak txartela lortu zuen Easori irabazi ondoren, finalerdietan (74-48), hasieran erabakitako neurketan (22-10). Finalean, bizkaitarrek ez zuten aukerarik izan Fundación 5+11ren aurka (98-63).

NESKAK
Malosten, Lointek Gernikak jada zuen Espainiako Txapelketarako txartela. Gaizka Barearen neskek Euskadiko titulua nahi zuten, baina finalerdietan galdu zuten, Easoren aurrean (60-65). Etxeko taldeak 14 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenean (44-30) eta 8 azken laurdenaren hasieran (51-43), baina bakarrik 4 puntu saskiratu zituen azken bost minutuetan eta donostiarrek garaipena harrapatu zuten 0-9ko partzialarekin.

EUSKAL LIGA A2

NESKEN JUNIOR 
Lehiaketa itzuli zen A2 multzoetan. Hamaikagarren jardunaldia eta gure taldeek garaipen guztiak lortu zituzten. La Sallek lehen postua ziurtatu zuen Ordiziari irabazita (45-39). BIgarrenean, berdinduta daude Loiola Indautxu eta Centro de Estudios Mikeldi: lehenengoek Araski gainditu zuten (42-87) eta bigarrenek, Fundación 5+11 (76-41). Eta Tabirako Baquék Zast Zarautz-i irabazi zion (66-50).

MUTILEN JUNIOR
Garaipen garrantzitsua Loiola Indautxuk lortutakoa Goierriren aurrean (64-60), hirugarren laurden onari esker (19-8). Bilbotarrak berdinduta dago Mondragon Unibertsitatea liderrarekin eta bi partidako aldea ditu hirugarren postuarekiko. Eta Ibaizabalek garaipen erraza eskuratu zuen Ordiziaren aurrean (77-34).

NESKEN KADETE
Bigarren postua ihes egiten da Barakaldo Basketentzat. Ezkerraldeko taldeak etxean galdu egin zuen Araskiren aurka (35-49), 7-16ko partziala jaso ondoren hirugarren laurdenean. Eta La Sallek ez zuen aukerarik izan Ordizia liderraren kantxan (70-34).

Tabirako Baque eta Loiola Indautxuren arteko lehia apirilaren 30rean jokatuko da.

MUTILEN KADETE
Tabirako Baquék irabazi egin zuen liderren arteko lehian (60-55), Fundación 5+11ren aurrean, eta ihes egiten da lehen potuan. Oso partida parekatuan, Fernando Azkuneren mutilen garaipena itxi zuten 9-0eko partzialarekin, azken bost minutuetan.

Landakoko emaitza aprobetxatu zuen Santurtzik, bigarren postura hurbiltzeko. Moreek Jotakeri irabazi zioten, 68-63ko emaitzarekin. Sailkapeneko beheko postuetan, garaipena Loiola Indautxurentzat (85-75, Easo) eta porrota Ibaizabalentzat (58-64, Askatuak).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak