Astearte honetan aurkeztu egin da Bizkaiko saskibaloiaren inguruko behatokia. Plataforma honek, kirol honi dagozkion gaurkotasun edukiak, ikerketa, analisi eta txostenak eskainiko dizkio erabiltzaileei.
Zentzu honetan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidente German Mongek, webgune honen garapenak bi urteko lan makala exijitu duela adierazi du, baina finean martxan jartzea lortu dela. Saskibaloiaren eremuan sakondu nahi duten biztanle eta adituentzat diseinaturik dago neurri handi batean. Era berean, horren ezagutzaren garapenean oinarritzea da helburua, eta denborarekin berrikuntzak zabaltzen saiatzea. Kultura eta euskararen diputatu Lorea Bilbao eta haren aholkulari Carlos Sergio izan dira ere bertan.
Bizkaiko saskibaloi Federazioaren Community manager den Gorka Garzón arduratuko da observatoriobizkaiabasket.com Webgunearen dinamismo eta eguneratzeaz. Edonor kontsulta ditzake dagoeneko une honetan edukiak.
Parte hartzeko aukera ere eskaintzen da “Colabora con nosotros” izeneko atalean. Twitter zerrendak daude bestalde eta nahi duena hilero igorriko den Newsletterrera inskribatu ahalko da.