[box]Emakumezkoen Lehenengo Mailako Tabirako Baqué taldeak asteburu honetan Salamancan jokatu den Emakumezkoen Liga 2ra Igotzeko Fasean hirugarren posizioan amaitu du. Etxeko taldeak, Universidad de Salamancak, lehenenengo posizioan amaitu du, eta Bera Bera euskal taldeak bigarren. Saririk lortu ez izana, ez du denboraldi osoan zehar lortutakoa indargabetzen.[/box]
Tabirako Baqué taldeak Leheneng Mailan jokatzen jarraituko du. Joan den ostiraletik igandera arte, LF2ra Igotzeko Fasea jokatu da Salamancan, eta talde durangarrak hirugarren posizioan amaitu du fasea, azken jardunaldian Ensinori 75-66 irabazi ondoren.
Lehenengo jardunaldian, Tabirako Baquék etxeko taldearen kontra jokatu zuen, faboritoaren aurka, Universidad de Salamanca, hain zuzen ere. Salamancako taldeak ez zuen presioa askorik pairatu, bizkaitarrak partidua irabazteko hamaika ahalegin egin zituzten, baina azkenean ezin izan zuten partidua irabazi, 67-49.
Lehenengo posizioa galduta, Durangoko neskek bazekiten euren esku soilik ez zegoela igoera lortzea. Bigarren jardunaldian, Bera Beraren aurka aritu ziren, eta talde biek primeran ezagutzen zuten elkar. Defentsak nagusi izan ziren, ez ze saski errazik egon eta amaieran, donostiarrek jaurtiketetan gehiago asmatu zuten eta garaipenarekin geratu ziren, 44-35.
Hirugarren jardunaldian, Tabirakok Ensinoren aurka jokatu zuen. Partidu honetan, talde bizkitarrak bere partidurik onena jokatu zuen, eta galiziarrak baino askoz hobeto aritu ziren partidu osoan zehar, 75-66. Garaipen hau lortuta, Tabirakok hirugarren posizioa lortzen zuen.
Beraz, denboraldi oso ona Jesus de Vicentek zuzendu duen taldeak aurten burutu duena.