Jarraian, hauteskunde prozesuan kontuan izan beharreko daten berri ematen dizuegu. Nagusiki, astelehen honetan, azaroaren 9an,19:00etan lehen deialdian eta 19:30etan bigarren eta azken deialdian egingo den Ez Ohiko Batzarraren deialdia egiten da. Helburua, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Presidentea eta Zuzendaritza Batzordea izendatzea izango da.
2016/10/17 ASTELEHENA
- Presidentea eta Zuzendaritza Batzordea hautatzeko Ez Ohiko Batzar Orokorra deitzea. IKUSI DEIALDI
- Hauteskunde egutegiaren argitalpena Bizkaiko Saskibaloi federazioaren iragarki taulan eta web orrian. IKUSI HAUTESKUNDE EGUTEGIA
- Zazpi (7) egun naturaleko epea zabaltzea, Presidentea eta Zuzendari Batzorderako hautagaitzak aurkezteko.. HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO MODELOA ETA HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO ERA
2016/10/24 ASTELEHENA
- Hautagaitzak aurkezteko epearen amaiera.
- Aurkeztutako hautagaitzak onartu ala ez erabakitzeko bi (2) eguneko epearen hasiera, 2016/10/26-ASTEAZKENA bukatuko dela.
- Hautagaitzaren batean akatsen baten atzematen bada, hauek zuzentzeko bi (2) eguneko epea.