Jokalari bilbotarrak partida zoragarria eskaini zion Txurdinagan: 24 puntu, 22 errebote eta 17 asistentzia. Guztira, 58ko balorazio ikusgarria. Gainera, Tabirako Baquek Fundacion Bilbao Basket taldeari irabazi zion EBA Ligako derbian eta Lointek Gernika Bizkaiak bere bolada onari agur esan zion Tenerifen.
SURNE BILBAO BASKET 51 – JOVENTUT 70
Talde bizkaitarrak bere etxeko partidarik txarrena jokatu zuen ligako bigarren itzuliaren hasieran. Bilbotarrak atsedenaldira iritsi ziren aukerekin (29-35), baina bisitariek partida erabakita utzi zuten hirugarrenean, 20 puntuko aldearekin (39-59). Hirugarren porrot jarraian Ponsarnauren mutilentzat, bosgarrena azken sei partidetan.
TENERIFE 51 – LOINTEK GERNIKA 79
Anna Montañanaren neskek bere bolada txarra apurtu zuten azken postuan dagoen taldearen kantxan. Baina etxekoak aurretik atsedenaldira arte (30-25). Bizkaitarrek bigarren zati ikusgarri egin behar zuten (21-54) garaipena eskuratzeko. Gernikak 0-8 eta 0-15ko partzialekin hasi zuten hirugarren eta laugarren laurdena, hurrenez hurren.
BOSONIT UNIBASKET 58 – HGB AUSARTA BARAKALDO 55
Alberto Cearen neskek porrota jaso zuten Logroñon. Etxekoen hasiera ona (18-8) eta bisitarien erreakzio bikaina (26-29). Atsedenaldian, 29-30ko emaitza. Gero, berdintasun handia amaierara arte. 57-55koarekin, Horfordek baloia galdu zuen eta epaileek teknika bat adierazi zioten aulki barakaldotarrari. Etxekoek bakarrik libre bat saskiratu zuten, baina berdinketa lortzeko Anituaren hirukoa ez zen sartu.
TABIRAKO BAQUÉ 84 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 78
Landakoko derbia Durangon geratu zen. Xabier Chicorenek garaipen garrantzitsua lortu zuten salbaziorakko borrokan. Bestalde, filial bilbotarrak bigarren porro jarraian jaso zuen. Etxeko taldea ihes egin zen hirugarren laurdenaren amaieran (66-56) eta bere aurkariaren azken boladari eutsi egin zioten (76-73). Mikel Torreren mutilek ez zuten asmatu hiruko marratik (27tik 5). 47ko balorazioa Saez de Cortazar eta Arroitajaureguiren artean.
EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 88 – CLINICA SUR-ASPASIA REAL VALLADOLID BALONCESTO 75
Eskuinaldeko taldeak seigarren garaipena jarraian lortu zuen eta liderraren jarraitzaile bakarra da. Igande goizean, Faduran, Imanol Adanek zuzendutako mutilak bakarrik atzetik joan ziren 0-2ko emaitzarekin. Bigarren laurdenean ihes egin ziren, 15-3ko partzialari esker, eta ez zuten arazorik izan kurtsoaren hamaikagarren garaipena eskuratzeko.
GRUPO DE SANTIAGO 80 – CB SANTURTZI SK 89
Moreek garaipen handia lortu zuen Burgosen, partidaren amaiera ikusgarriari esker. Atsedenaldian, 44nako berdinketa. Gero, bizkaitarren lehen ihesaldia (46-56). Etxekoek erreakzionatu zuten eta buelta eman zioten neurketari, 79-73ko emaitz arriskutsua ipintzen hiru minuturen faltan. Une honetan, Bingen Pérez agertu zen: 8 puntu jarraian, bi hirukorekin, Santurtzi aurretik jartzeko. Eta Zamoraren beste hirukoak partidari epaia eman zion.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 96 – ABECOMSA BASKETMI FERROL
Bilboko taldeak ez zuen arazorik izan sailkapenean azken postuan dagoen taldeari irabazteko. Baina Txurdinagan Asier Garcia izan zen protagonista handia. Beti kantxan, bilbotarrak 58ko balorazioa lortu zuen, 24 puntu, 22 errebote eta 17 asistentziari esker, 16tik 10 jaurtiketetan. ‘Triple-doble’ Garciarentzat, ahaztu ezin den jokaeran.