ELITE: Gure talde guztiak kantxan!

ÉLITE: ¡Todos nuestros equipos en la cancha!

Asteburu honetan hasi dira azken lehiaketak: Zilarrezko LEB, LF2 y Gurpil Aulkiko Sasbibaloiaren Ohorezko Dibisioa. Aipagarrienen artean, Teknei Zornotza Bizkaiaren estreinaldia bi luzapen ondoren eta Surne Bilbao Basketen garaipen handia UCAM Murciaren aurka.

SURNE BILBAO BASKET 77 – UCAM MURCIA 68

Miribilla Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilen aste magikoa itxi zuen. Asteazkenean Santiagon irabazi ondoren, atzo, bilbotarrek porrotik gabe iritsi zen UCAM Murcia gainditu zuten, 3-1ko balantzearekin kokatzeko. Etxeko taldea ihes egin zen atsedenaldia baino lehen (40-24) eta bisitarien erreakzioari eutsi zioten (53-46). Gero, amaiera lasaia bilbotarrentzat.

BAXI FERROL 63 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 64

2tik 2 Lucas Fernandez-en neskentzat, erremontada bikainari esker partidaren azken txanpan. Gernikako taldea beti atzetik eta 14 puntugatik (45-31) galtzen joan zen hirugarren laurdenaren bukatzeko minutu baten faltan. Gero, 8 puntugatik 6 minuturen faltan. Une honetan, 0-7ko partziala, Mestres-en erantzuna hiruko marratik (63-62) eta Gerber-rek jaurtiketa klabea. Azken defentsak garaipena eman zien bizkaitarrei.

CLÍNICA PONFERRADA SDP 100 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 103

50 minutu behar izan zituen talde bizkaitarrak denboraldiko lehen garaipena lortzeko, lehiaketaren estreinaldia. Zornotzak 10 puntuko aldea izan zuen 5 minuturen faltan (60-70), baina etxekoen fedeak luzapena sortu zuen (76-76), non euskal mirari itsi zen: 89-81etik 92nako berdinketara, Oier Ardanzaren hirukorekin. Eta bigarren luzapenean, Mikel Garitaonandiaren mutilek hasieratik kontrolatu zuten.

ITESAL FEMENINO ALCORCÓN 66 – HGB BARAKALDO EST 74

Asier Bilbaok zuzendutako taldeak etxetik kanpoko garaipena lortu zuen lehen jardunaldian, lehiaketan debuta egin zuen talde baten kantxan. Bizkaitarrek bere kolpea eman zuten une klabean: 3-13ko partziala azken laurdenaren hasieran, arazorik ez izateko.

IBAIZABAL 49 – CEEB TORDERA UNIGIRONA 52

Emakumezkoen Liga 2 Urretara itzuli zen, baina garaipenik gabe. Hiru laurden oso parekatuen ondoren, galdakaoztarrak aurretik (40-38). Baina 3-12ko partziala jaso zuen (43-50). BIzkaitarrek ez zuten amore eman eta berdinketa lortzeko bi aukera izan zituzten, baina ez zuten aprobetxatu

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 74 – LBC COCINAS.COM 66

Bilbotarren denboraldiko hasieraren bolada onak jarraitzen du. Mikel Torreren mutilek pasaden denboraldiko txapeldunari irabazi zioten, bigarren laurden bikainari esker (24-10ko emaitza eta 43-28 atsedenaldian. Errioxarrak era arriskugarrian hurbildu ziren (64-60), baina 6-0eko partzialak beharrezko lasaitasuna eman zien bizkaitarrei.

CB SANTURTZI SK 74 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 77

Gotzon Arrietaren gizonek ezin izan zuten denboraldiko lehen etxeko garaipena lortzeko. Talde gipuzkoarra ihes egin zen hirugarren laurdenaren hasieran (44-58) eta partida kontrolpean izatea zirudien. Bizkaitarrek erremontatu zuten (62-63), baina aurretik jartzea falta zitzaien. Hala ere, azken hiruko izan zuten berdinketa lortzeko.

GETXO SASKIBALOIA TALDEA 81 – GRUPO INMAPA FILIPENSES 56

Igande goizean, Fadura, kurtsoaren lehen garaipena lortu zuen Eskuinaldeko taldeak. Berdintasun handia lehen hiru laurdenetan (43-40ko emaitza 29. minutuan) eta gero, bizkaitarren 24-2ko partzial zoragarria arazorik ez izateko.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 65 – CD ILUNION 68

Gurpil Aulkiko Saskibaloiaren Ohorezko Dibisioa jada martxan da. Zoritxarrez, Bidaideak Bilbao BSR-ek galdu egin zuen Txurdinagan. Eta berriro CD Ilunion-en aurka. Madrildarrek bilbotarrei irabazi zieten, puntu batengatik, Supercopako finalerdietan. Ligan, bizkaitarrak aurretik atsedenaldian (35-26) eta kanpokoek buelta eman zioten hirugarrenean (46-47). Azken minutuetan, madrildarrak oso ondo konpondu ziren alde laburrekin.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak