ELITE: Surne BB taldeak ezin izan zuen Baskoniaren aurka ACBn eta EBA Liga garaipenekin jarri zen abian Santurtzi eta BB Fundazioarentzat

ÉLITE: El Surne BB no pudo con el Baskonia en ACB y la Liga EBA se puso en marcha con triunfos para el Santurtzi y Fundación BB

ARGAZKIA: acb Photo – A. Bouzo

Lehen jardunaldia FEB lehiaketetako hirugarren mailan. Gure hiru taldeek etxetik kanpo hasi zuten kurtsoa eta Fundación Bilbao Basketek eta Santurtzik garaipenak lortu zituzten. Bere aldetik, Buesako derbian, Jaume Ponsarnauren mutilak aukerarik gabe geratu ziren atsedenaldiaren ondoren.

BASKONIA 92 – SURNE BILBAO BASKET 72

‘Men in Black’-ek ez zuten jokatu bigarren jardunaldian eta porrot argia jaso zuten hirugarrean, bigarren laurdenetik aurrera erritmoa bizkortu zuen aurkari baten aurrean. Lehen laurdenean, bizkaitarrek irudi ona eskaini zuten aurretik egoteko (18-22).

Gero, Baskonia abiadura handiarekin jokatzen hasi zen, pasaden denboraldiko ezaugarriekin, eta partida erabakita utzi zuen 49-27ko partzialarekin erdiko laurdenetan. Asteazkenean, Surne Bilbao Basketek Santiagon jokatuko du bigarren jardunaldiko atzeratutako partida.

REDLINE MEKANIKA TAKE 59 – CB SANTURTZI SK 65

Bigarren zati onari esker, Ezkerraldeko taldeak denboradiko lehen garaipena eskuratu zuen, Beasainen. Lehenengoan, beti aurretik etxeko taldea (34-27).

0-10eko partzialarekin bigarren zatia hasi zuten Gotzon Arrietarenek, aurretik jartzeko (36-37). Berdintasuneko minutuak Antzitzar kiroldegian, baina bizkaitarrek beste kolpea eman zioten aurkariari azken laurdenaren hasieran, 1-10ekoarekin. Amaieran, 59-65. BIgarren jardunaldian, moreek Mondragon Unibertsitatea hartuko dute Santurtzin.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 71 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 85

Gipuzkoarrak, hain zuzen ere, Euskal Kopa EBAko txapeldunaren lehen biktimak izan ziren. Pasaden denboraldian, Mikel Torreren gizonek hasiera bikaina sortu zuten. Eta 23/24koan, bere bolada ona luzatu zuten Iturripen.

Etxeko taldea bakarrik aurretik hasierako 2-0ekoarekin. Gero, bilbotarren nagusitasuna, 17 puntuko aldearekin bigarren laurdenean (25-42). Ezer ez aldatu zen atsedenaldian eta bigarren zati lasaiaz gozatu zuen Fundacion Bilbao Basketek. Bigarren jardunaldian, bilbotarrek LBC Cocinas.com taldearen aurka jokatuko duten.

LBC COCINAS.COM 70 – GETXO SASKIBALOI TALDEA 58

Imanol Adanen mutilek ez zuen aukerarik izan pasaden denboraldiko A-A multzoaren txapeldunaren aurrean. Errioxako taldeak partida hasi zuen 14-4ko partzialarekin, bere bizkarra beti erakusteko.

Eskuinaldekoek ez zuten erreakzionatzen lortu eta bere aurkaria +16ra joan zen (38-22) atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatiaren hasiera onak 10 puntura hurbildu zuen Getxo (45-35), baina 11-0eko partzialak partida erabakita utzi zuen. Datorren igandean, Grupo Inmapa Filipenses izango da aurkaria Faduran.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak