“Mozorrotuko nintzateke…” lehiaketaren sariaren banaketa

“Mozorrotuko nintzateke…” lehiaketaren sariaren banaketa

Atzo arratsaldean, martxoaren 11an, amaitu berri diren Aratusteetan antolatutako mozorro zozketa/lehiaketako saria banatu genion irabazleari: Josu Cabanillas.

Germán Mongek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidenteak Báden baloi bat eman zion, gure txapelketa ezberdinetan baloi ofiziala dena.

Lehiaketa Aratusteetan egin zen gure Facebook-aren bidez, eta bertan gure zaleek saskibaloi jokalariz mozorrotu behar ziren. Irabazlea Josu Cabanillas da, produktu lokala hautatu zuena, Javi Salgadotaz mozorrotu baitzen. Bere esanetan, “azken segundoan hirukoak saskiratuz aurkaria gainditzeko”.


Eskerrak eman nahi dizkizuegu lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Adi egon, gure web orrialdean eta sare sozialetan zozketa berriak jarriko ditugu, eta gogoratu aurten Munduko Kopa Bilbon jokatzen dela…

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak