Eskola Kirola – Premiazko abisua

Joan den astelehenean, irailak 18, Futbol 11 A eta 7 A, emakumezkoen 11 A, saskibaloi A eta B eta eskubaloi 5 modalitateetan izena emateko epea amaitu eta bost egunera, zuek izena emandako talderen batek ez ditu eskatutako gutxienekoak (gorriz markatuta agertuko zaizkizue aplikazioan). Hona hemen gutxieneko horiek:

1.  Ez daude inskribatuta gutxienez eskatzen diren kirolariak.

2.  Entrenatzailea ez dago inskribatuta.

3.  Harremanetarako pertsonak ez dauka ez helbide elektronikorik ez telefono mugikorrik.

Posta elektroniko hau jaso eta hurrengo 5 egunetan gutxieneko horiek zuzendu ez badira, ekipo horiek ez dira egutegietara bidaliko eta, ondorioz, ez dira Eskola Kirolaren Programan inskribatutzat joko.

Gai horri buruzko edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Eskola Kirolaren Bulego Nagusiarekin:

Helbidea: Martin Barua Picaza 27, 48003 – Miribilla – Bizkaia frontoia- Bilbo

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

94.441.09.00   /   ek.kudeaketa@bizkaia.eus

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak