Durango eta Etxanon jokatu izan da asteburu honetan zehar urte honi dagokion Basket Basque Tour-aren torneoa. Venezuelak garaitu zuen Euskadi debuteko jardunaldian, eta bigarrenean Argentinak Venezuelari. Azkenik, egun erabakigarrian bere eskuetan izan zuen garaipena euskal selekzioak baina ihes egin zion eta Argentinak irabazi zuen partidu eta txapelketa.
EUSKADI 53 – ARGENTINA 59
Bere defentsa inposatuz hasi zuen norgehiagoka Euskadik argentinarren aurka, kanpoko jaurtiketak ere saskiratuz lehen laurdena bukatzean 21-8ko ezberdintasuna erdietsiz. Nabaria izaten jarraitu zen elkarlana bigarrenean, aurkariak saskiratu ezinik -0/9 hiruko-, atsedenean markagailuan 20 puntuko diferentzia islatuz (40-20).
Baina tamalez guztiz okertu ziren gauzak bertatik aurrera. Defentsan izugarri hobetu zuten haiek, geur erasoa bertan behera utziz, laurden osoan María Asurmendik hiruko bakan bat sartuta. Gauzak horrela, 5 puntura jarri ziren hirugarren tartearen amaieran (45-40). Antzeko arazoak azkenekoan, eta behin argentinarrak adierazgailuan aurretik jarri zirenean, horri eutsi eta 53-59ko emaitza eskuratu zuten finean.
Euskadi 53 (21+19+5+8): Diez (5), Asurmendi (12), Olabarria (9), Lázaro (4), Gastaminza (3) -hasierako boskoitza- Garcia (0), Lizarazu (0), Aldalur (1), Agirre (6), eta Pardo (7).
Argentina 59 (8+12+20+19): Santana (8), Boquete (10), González (2), Vega (6), Diaz (3) -hasierako boskoitza- Rosset (4), Llorente (3), Cabrera (0), Fiorotto (8), Bura (3), Grettel (7) eta Pavón (5).
ARGENTINA 64 – VENEZUELA 60
Aurreko partiduan bestalde, 4 puntuko errentaz baliatuta hartu zuen mendean Argentinak Venezuela. Primeran hasi venezuelarrak 0-10ko partziala sartuta, baina berebizikoa izan zen txuri-urdinen erreakzioa laurdenaren amaieran kontuak 17ra parekatzeko. Zentraturik eta gehiago asmatuz hasi zen berriro Venezuela, baina lehenengoan gertatu bezalaxe, partiduari buelta eman zion berriz Santander entrenatzaileak zuzendutako taldeak atsedenera iritsita, -35-26-, errebotearen kontrola eta saskitik gertu zebiltzan jokaldien nagusitasunaz lagunduta.
Erritmo eskasa zuen Venezuelak hirugarren laurdenetik aurrera, ia denbora osoan lehia argentinarren menpe egonik. Antzemandako problemarik aipagarriena jokalarien aldetikako neurria izaten zen aurkariekin alderatuz. 13 puntuko abantaila hirugarren laurdenaren amaieran, 54-41. Aldiz, irmo irten ziren defentsan ARgentinaren azken uneetan erasoan pairatutako ideia falta aprobetxatuz eta ezberdintasunak 4 puntura murriztu zituzten bi minuturen faltan. Hutsartea eskatu Santanderrek eta orduantxe bai, behin betiko kolpea eman zuen Argentinak garaipena lortzeko.
Argentina 64 (17+18+19+10): Santana (3), Boquete (11), Gonzalez (13), Vega (9), Thomas (4) -hasitako boskoitza- Rosset (0), Llorente (2), Cabrera (0), Fiorotto (1), Burani (8), Grettel (0) eta Pavón (13).
Venezuela 60 (17+9+15+19): Silva (9), Corrales (15), García (9), Wallen (13), Pérez (8) -hasierako boskoitza- Lanceta (0), Marquez (0), Ortega (0), Durán (0), Garate (2), Renault (8) eta Rivas (4).
Epaileak: J. Fernández eta G. García.