ARGAZKIA: Basketbasko
Junior mailak izango du lehen faseko azken jardunaldiaren emozio guztia. Loiola Indautxu (mutilak) eta Barakaldo Basket (neskak) A1erako txartela bilatuko dute datorren asteburuan.
NESKEN JUNIOR
Barakaldo Basketek irabazi behar zuen eta egin zuen Zarauzen (38-45), 0-13ko partzialari esker azken laurdenaren hasieran. Azken jardunaldian, Ezkerraldeko taldeak irabazi beharko du eta Euromex Araskiren porrota itxaron.
Hain zuzen ere, gasteiztarrek galdu egin zuen Loiola Indautxuren pistan (68-61). Bilbotarrek 17 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenean.
Eta ezer jokoan gabe, Lointek Gernikak Fundibide ISBri irabazi zion (65-57).
MUTILEN JUNIOR
Loiola Indautxuk bere eskura du A1erako txartela. Irabazten badute, bilbotarrak titulurako borrokan arituko dira. Araberrik galtzen badu, A1ean ere egongo dira. Eta Araberrik irabazten badu, Loiolak 16 puntu edo gutxiagotik gal dezake. Asteburu honetan, porrot zabala Baskoniaren kantxan (105-31).
Bizkaiko gainerako taldeek jada hurrengo fasengan pentsatzen dute. Fundación Bilbao Basket Fundazioak (A1) Easori erraz irabazi zion (82-64), Centro Estudios Mikeli USK-ak (A2), berriz, galdu egin zuen Araberriren kantxan (74-64).
MUTILEK KADETE
Gure hiru taldeak A1ean arituko dira. Gasteizen, Tabirako Baque Baskoniari irabazteko zorian egon zen (57-54), baina 7-0eko partziala jaso zuen partidaren une klabean.
Fundación Bilbao Basket Fundazioak lidergoa ziurtatu zuen Easoren aurka lortutako garaipenari esker (72-59). Eta Barakaldo Basketek garaipena zabala lortu zuen Krean Ointxeren aurrean (89-35).
NESKEN KADETE
Egoera berbera nesken kadete mailan, gure bi taldeak A1ean egongo baitira.
Eta Lointek Gernika eta La Salle titulurako borrokara helduko dira lehen bi postuetan.
Azkenaurreko jardunaldian, Malosteko neskek ez zuten arazorik izan Zarauzen (35-86) eta bilbotarrek asko lan egin behar zuten kolistaren aurrean (52-48).