ARGAZKIA: Gernika KESB
Lehiaketako zortzigarren jardunaldia, edo, bestela esanda, lehen faseko bigarren itzuliaren lehen asteburua. Mutilen junior mailan, Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen Arrasate eta Fundación Bilbao Basketek ia lehen postua ziurtatu zuen. Eta kadeteetan, Barakaldo Basketek partida klabea galdu zuen.
MUTILEN JUNIOR
Pandoko derbia Getxora joan zen (56-59). Denboraldiko lehen garaipena lortzeko zorian egon zen Santurtzi, baina ez zituen bere aukerak asmatu azken minutuan. Moreek erremontatu zuten hirugarren laurdenean 5 puntuko aldea izateko azken laurdenean (52-47). Getxok 1-10reko partziala lortu zuen eta, azken segunduetan, 56-57ko emaitza. Bisitariek 4 libre huts egin zuten, baina etxekoek ez zuten aprobetxatu.
Arrasaten, Loiola Indautxuren garaipen garrantzitsua (66-68), bi partidako aldea mantentzeko seigarren postuarekiko. Bilbotarrek 0-10koarekin hasi zuten azken laurdena (52-59) eta etxekoen bultzadari eusten jakin zuten.
Eta Fundación Bilbao Basketek lehen faseko lidergoa ia ziurtatu zuen Easori irabazita (86-65). Beti aurretik bilbotarrak (hasierako 18-8koa) eta epaia hirugarrenean (66-46).
MUTILEN JUNIOR
Malosteko derbia Gernikan geratu zen (67-51). La Sallek beldurra sartu zuen etxekoen gorputzean, bigarren laurdenaren hasieran (29-30) eta emozioa egon zen azken laurdenaren hasiera arte (49-41). Gero, 8-0eko partziala Mikel Retolazaren neskentzat, partida erabakitzeko.
Eta Loiola Indautxuk ez zuen aukerarik izan liderra den FSGroupe Arabaren aurrean (59-88). Nahiz eta galdu, bilbotarrak hirugarren postuan daude, hiru garaipeneko aldearekin seigarren postuarekiko.
MUTILEN KADETE
Tabirako Baquek ez zion aukerarik eman Santurtziri (89-45), Landakoko derbian. Durangarrak bosgarren postuan daude, partida bateko aldearekin Barakaldo Basket taldearekiko.
Ezkerraldeko taldeak porrot garrantzitsua jaso zuen Arrasaten (92-67), aurkari zuzen batean. Gainera, aberage ere galdu egin zuen, azken laurden kaskarraren ondoren (21-9).
Eta Fundación Bilbao Basketek Easori irabazi zion, 80-68ko emaitzarekin. Bilbotarrek azken laurden arte itxaron behar izan zuten partida apurtzeko (69-49).
NESKEN KADETE
Zortzitik zortzi Lointek Gernikarentzat, Ekiola Ointxeren kantxan (38-76). BIzkaitarrek partida erabakita utzi zuen atsedenaldian, 2-19ko partzialarekin bigarren laurdenean (15-47).