ARGAZKIA: Zazpilegi
Lau partida, lau garaipen, bilbotarren eta gernikarren kadete eta junior taldeentzar. Lehen itzuliko ekuadorea gainditu zen asteburu honetan eta 8 talde dauzkagu A1eko postuetan.
MUTILEN JUNIOR
Ez zen kolorerik izan Santurtziko derbian: Fundacion Bilbao Basketek garaipena lortu zuen, 32-97ko emaitzarekin. Eta Getxok ez zuen aukerarik izan Fundaión 5+11ren aurrean (46-125).
Gure taldeentzat, Zarauzen egon zen emozio guztia, Loiola Indautxuren garaipen garrantsitzua (54-64), abantaila hartzeko bosgarren postuan. Bilbotarrak ihes egin ziren bigarren zatiko hasieran (24-36), 0-11eko partzialarekin, baina azkena eman behar izan zioten 1-12koarekin (48-58), azken laurdenaren hasieran.
NESKEN JUNIOR
Porrotik gabeko lider bezala mantentzen da Lointek Gernika, Jesuitaseko derbian irabazi ondoren (51-71). Mikel Retolazak zuzendutako neskak hirugarren laurdenaren azken txanpan ihes egin ziren, 37-41tik 41-55ra pasatu zenean. Bilbotarrak bosgarren postuan daude.
La Salle Bilbaok galdu egin zuen Easoren kantxan (87-53) eta azken postuan dago. Bizkaitarrek eutsi egin zioten lehen zatian (33-28), baina gero 19-4ko partziala jaso zuten sei minutuan.
MUTILEN KADETE
Emaitz zabaleko jardunaldia gure taldeentzat, hiru porrotekin. Garaipen bakarra Fundación Bilbao Basketena izan zen, Ekiola Ointxeren kantxan (40-111).
Barakaldo Basketek galdu egin zuen Fundación 5+11ren aurrean (76-133), partida ikusgarrian. CB Santurtzi azken postuan mantentzen da, Araberriren pistan galdu ondoren (90-37). Eta bigarren porrot jarraian jaso zuen Tabirako Baquek, Easoren aurrean (46-67), eta laugarren postura jaitsi da.
NESKEN KADETE
Porrotik gabe jarraitzen du Lointek Gernikak, baina orain bigarren postuan dago aberageagatik. Bizkaitarrek Movilteck ISBri irabazi zioten, 64-51ko emaitzarekin, oso partida zailan. Gipuzkoarrak aurretik atsedenaldian (21-23) eta etxekoek 12-2ko partziala behar izan zuten norgehiagokaren aurrea hartzeko (36-29). Hasierako 8-0ekoak azken laurdenean neurketa erabakita utzi zuen.