Hurrengo Euskadiko txapeldunak ezagutzeko bidea hasi zen asteburuan. Bigarren faseetako lehen jardunaldian eta, A1 multzoetan, poza Nesken Junior eta Mutilen Kadete mailetan. Nesken Kadeetan, denboraldiko lehen porrota Lointek Gernikarentzat.
MUTILEN JUNIOR
Porrot hirukoitza gure taldeentzat bigarren faseko hasieran. Santurtzik galdu egin zuen Fundación 5+11ren kantxan, 32. minutura arte aurpegia eman ondoren (63-60). Gero, etxekoen 10-0eko partziala eta 88-72 amaieran.
La Casillan, Easok 8-25ko partziala lortu zuen bigarren laurdenean partidaren agintea hartzeko eta Fundacion Bilbao Basket taldeari aukerarik gabe uzteko (69-84). Eta Fadura, Take Burruntzik 50 puntu saskiratu zituen lehen zatian Getxoren aurka. Etxekoek ez zuten amore eman, baina garaipena ez zen hurbil egon (85-92).
Eta A2 mailako poz bakarra Ibaizabalek eman zigun: garaipen erosoa Zast Zarautz-en kontran (75-62). Eta hirugarren laurdenean jasotako 5-17ko partzialak asko zigortu zuen Loiola Indautxu, Mondragon Unibertsitatearen aurrean (60-73).
NESKEN JUNIOR
Lointek Gernikak garaipena lortu zuen bigarren faseko estrenaldian, azken txanpan asko okertu zitzaion partida batean. Easo Ibaeta Basket-ek markagailuari buelta eman zion atsedenaldiaren ondoren, 0-11ko partzialari esker (43-46). Etxekoek erreakzionatu zuten 21-6koarekin. 77-66 lau minuturen faltan eta bisitarien 0-9ko partziaka. Donostiarrek bi libre izan zituzten partida berdintzeko, baina huts egin zuten (80-78).
Beste aldetik, A2 mailan, derbi bikoitza salbaziorako borrokan. Bilbotarrenean, La Sallek Centro de Estudios Mikeldiri irabazi egin zioten (51-45) eta Loiola Indautxuk erraz gainditu zuen Tabirako, Durangon (47-65).
MUTILEN KADETE
Gure bi taldeek garaipen batekin estreinatu zuen titulurako borroka. Bilbon, lehen faseko koliderra zen Fundacion Bilbao Basketek eraso erritmo handia eman zuen Easori gailentzeko (88-78).
Eta Barakaldoko Salesianos Ikastetxean, azken laurden ikusgarria: 34-31ko emaitza, Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basket taldearen garaipena ixteko, Ekiola Ointxeren aurka.
A2 mailan, lehen fasean jada jokatu zen derbi batean, Santurtzik erraz gainditu zuen Ibaizabal (37-63), Urretan. Bilboko Jesuitas Ikastetxean, saririk gabeko erremontada Loiola Indautxurentzat, Fundacion 5+11 Azul-en aurrean (75-78). Eta Donostian, Tabirako Baque aurretik sartu zen azken laurdenera (31-36), baina ezin zuen azkena eman Askatuak taldearen aurka (51-46).
NESKEN KADETE
Lointek Gernikak denboraldiko lehen porrota jaso zuen Gasteizen. Gaizka Barearen neskek 13 puntuko aldearekin itxi zuen lehen laurdena (11-24), baina etxekoek buelta eman zioten hirugarrenean, 17-2ko partzialari esker (46-39). Azken laurdenean, 8 hirukorekin bi taldeen artean, Busturialdeko taldeak ezin zuen garaipena harrapatu.
Junior mailan bezala, A2 mailan, bi derbi bigarren fasea irekitzeko. Lehenengoan, Tabirako Baquek garaipen erosoa lortu zuen La Salle Bilbaoren aurrean (58-29). Eta Salesianos Ikastetxean, Barakaldo Basket beti aurretik Loiola Indautxuren aurka (49-33). Egun kaskarra libre marratik: 46tik 13 bi taldeen artean.