EUSKAL LIGAK: La Salle Bilbao estreinatu da Nesken Junior mailan

LIGAS VASCAS: La Salle Bilbao se estrena en Junior Femenina

Denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Deustoko taldeak, Fundibide ISB-ren kantxan, partidaran azken txanpa bikainari esker. Gainera, mutilen kadeteetan, Tabirako Baque garaipeneko bidera itzuli zen, hiru porrot jarraian ondoren. Eta Lointek Gernika eta Fundacion Bilbao Basket bakarkako liderrak dira Nesken Kadete eta Mutilen junior mailan, hurrenez hurren.

MUTILEN JUNIOR

Derbi bikoitza lehen itzuliko seigarren jardunaldian. Jesuitas Ikastetxean, Loiola Indautxuren garaipen erraza Santurtziren aurka (87-48), atsedenaldian erabakitako partidan (47-20). Bilbotarrak bosgarren postuan finkatu dira.

Eta Faduran, Fundación Bilbao Basket bakarkako lider bihurtu zen, Getxori erraz irabazita (36-90) eta Fundacion 5+11ren porrota (etxean, Easoren aurka), aprobetxatuz.

NESKEN JUNIOR

Denboraldiko lehen garaipena La Salle Bilbaorentzat. Deustoarrek Fundibide ISB taldearen kantxan irabazi zuten, 54-59ko emaitzarekin, amaiera bikainarekin. Azken laurdenean 45-39koarekin hasi zen, baina Ibon Bautistak zuzendutako neskek buelta eman zioten, 2-9koarekin. Eta segituan, 2-8koa garaipena lortzeko.

Igandean, Lointek Gernikak lidergoa galdu zuen FSGroupe Arabaren kantxan (52-48). Mikel Retolazaren neskek 18 puntuko desabantaila izan zuten bigarren laurdenean (35-17), baina 49nako berdinketara iritsi ziren azken minutuan. Ane Garcia de Villosladaren hiruko batek garaipena eta lehen postua eman zien arabarrei.

Eta Donostian, A1erako postuetan finkatu zen Loiola Indautxu, garaipen erraza Bera Beraren aurka (45-81).

MUTILEN KADETE

Landakon, Tabirako Baquek agur esan zion bere bolada txarrari (3 porrot jarraian). Durangarrek erraz gainditu zuten ATE Asesores Araberri (64-35) eta laugarren postuan mantentzen dira, 3-3ko balantzearekin.

Salesianos Ikastetxeko derbian, 33-95ko emaitza eta Fundacion Bilbao Basket-en garaipena, Barakaldo Basket-en aurrean. Etxekoak bosgarren postuan daude.

Eta CB Santurtzik garaipenik gabe jarraitzen du: 33-85ko porrota Ekiola Ointxeren aurka.

NESKEN KADETE

Lointek Gernika bakarkako liderra da, Optica Troconiz Arabari irabazita, 54-51ko emaitzarekin, porrotik gabeko taldeen arteko lehian.

Talde arabarra beti aurretik markagailuan eta 8 puntuko aldearekin sartu zen azken laurdenera (34-42). BIzkaitarrek buielta eman zioten 14-2koarekin eta garaipena itxi zuten libre marratik.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak