Durangoko taldeak bakarkako liderrak dira A2 multzoetan, bigarren itzuliko lehen jardunaldiaren ondoren. Permanentziarako borrokan, La Salle ere lehen postuan dago Nesken Juniorrean.
MUTILEN JUNIOR A1
Fundación Bilbao Basketek lortu zuen jardunaldiko garaipen bakarra, Tolosan (56-79). Emaitza garrantzitsua bilbotarrentzat, hurrengo jardunaldiari begira, Santurtziren aurkako lehian.
Ezkerraldeko taldea partida horretara iritsiko da Easoren aurka galdu ondoren (69-70). Bernabeuren saski batek garaipena eman zien bisitariei. Orain, moreek 17 puntu edo gehiagogatik irabazi beharko dute Bilbon Lauko Finalean egoteko.
Eta Getxon, bizkaitarren porrota liderra den Fundación 5+11ren aurka (63-99).
A2-an porrot bikoitza gure taldeentzat. Lidergoa jokoan zegoen partidan, Loiola Indautxuk galdu egin zuen Arrasaten, 70-56ko emaitzarekin. Bilbotarrak bigarren postura jaitsi dira, Mondragon Unibertsitatea eta Araberrirekin berdinduta.
Eta Ibaizabalek galdu zuen azken postuan dagoen Zast Zarautz-en kantxan (77-63).
NESKEN JUNIOR A1
Lointek Gernika erraz irabazi zuen Azkoitian (40-63) eta lehen postuan mantentzen da, Electro Alavesa Araskirekin berdinduta. Bizkaitarrak ihes egin ziren hirugarren laurdenean, 0-11ko partzialari esker (26-41).
Eta A2-an derbi bikoitza bigarren faseko zortzigarren jardunaldian. Bilboko taldeen arteko lehian, La Salleren garaipena Centro de Estudios Mikeldiren kantxan (59-72). Deustoarrak beti aurretik eta bakarkako liderrak dira.
Eta Jesuitas Ikastetxean, Loiola Indautxuren garaipena Tabirako Baqueren aurrean (55-39). Etxekoak hirugarren postuan daude, bigarrenarekin berdinduta.
MUTILEN KADETE A1
Iragateko jardunaldia gure taldeentzat. Fundacion Bilbao Basketek garaipena erraza lortu zuen Arrasaten (48-97) Lauko Finalerako txartela lortzeko.
Eta Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basketek ez zuen aukerarik izan Fundación 5+11 liderraren aurka (50-100). Ezkerraldeko taldea bosgarren postuan dago, laugarrenatik garaipen batera.
A2-an Tabirako Baque bakarkako lider bihurtu zen Askatuak gainditu ondoren, 68-57ko emaitzarekin, hirugarren laurdenean erabakitako neurketan (24-14).
Durangoko taldeatik partida batera dago Santurtzi, hirugarren postuan. Moreek Ibaizabalen aurkako derbian irabazi egin zuten (101-83).
NESKEN KADETE A1
Azken txanpan lortutako 7-0eko partzialari esker Lointek Gernikak Movilteck ISBri irabazi egin zion (62-58) eta bigarren postuan mantentzen da. Gaizka Barearen neskek 13 puntuko aldea izan zuten hirugarrenean, baina gipuzkoarrek ez zuten amore eman eta aurretik sartu ziren azken laurdenera.
Junior mailan bezala, A2-an derbi bikoitza asteburuan. Parekatuenean, Loiola Indautxuk Barakaldo Basket gainditu zuen, 60-58. Bilbotarrak beti aurretik, baina Barasoain-en bi hirukok buelta eman zion partidari (46-50). Momentu horretan, etxekoen 14-5ekoa eta garaipena.
Eta La Sallen, Tabirako Baqueren 0-19koa (32-30retik 32-49ra) markagailuan ihes egiteko eta lehen postuan jarraitzeko.