Garaipen bakarra lortu zuten galdakaoarrak euren multzoan, eta horrek Emakumezkoen Lehen Mailara igotzeko aukerarik gabe utzi die. 65-61 galdu zuten Fundal Alcobendasen aurka larunbatean jokatutako azken partidua. Bada, lehen partean nolabait berdinduta mantendu arren, madrildarrak kanpoko jokaldietan oinarritu ziren hein handi batean eta horiek sartu orduko behin betiko abantaila eskuratu zuten. Hala ere, Roundtree eta Apontek azken laurdenean saskiratutak puntuek itxaropen apurra itzultzen zieten bizkaitarrei, baina ostera aurkarien hiruko batek eta banakako bi puntuk porrota ekarri zuten berekin. Min handia hartu du taldeak beste behin esku artean eduki izanagatik, baina hala ere, positiboki baloratu du denboraldia Estitxu Ibarretxek, hasiera batean hona iristea espero ez zutela kontuan hartuz.