LFrako igoera-maila fasea: etsi egin zuen GDKO Ibaizabalek Araskiren aurka (58-71)

LFrako igoera-maila fasea: etsi egin zuen GDKO Ibaizabalek Araskiren aurka (58-71)

Ez dira behar bezala hasi gauzak galdakaoarrentzat lehenbiziko partiduan. Orekaturik zihoazen kontuak hirugarren laurdenean erasoan trabatu, eta gasteiztarrak, ezberdintasuna handitu dute euren alde hirukoen bidez nagusiki, behin-betiko markagailua banakako puntu batzuekin hornituz. Honez geroztik, beraz, garaipenaren aukera besterik ez zaie geratzen Ibarretxeren neskei bihar, Leganésen aurka aurrera jarraitzea nahi badute.

Roundtree eta piboten artean pasa zen baloia lehen laurdenean, erasoetan ideiak argi edukita. 15-10 hasierako tartea markagailuan bizkaitarren alde. Hutsartea eskatu zuen Uriartek eta erreakzioa suertatu zen bere taldearentzat 0-7ko partzial batekin. Zonaldeak hobe kubritzea proposatu zuen orduan bizkaitarren entrenatzaileak eta zertxobait hobetu zuten behintzat, atsedenean 3ko diferentziaz galdu arren (33-36).

Defentsa estutu eta erasoaldietara itzuli. Aldiz, ez zen lortu Liñeira eta Molinuevok abantaila nabarmenki areagotu zuten 26. minuturako -36-48. Agirregoikoa eta Aponteren jokaldiek ez zuten fruitu handiegirik eman azken saiakeretan baina ongi kudeatu zituen hala ere bere azken jokaldiak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak