Junior Emakumezkoen Amaierako Fasea amaitu da, eta Gernikak partidu guztiak irabazi ondoren, Bizkaiko titulua erdietsi du, azken jardunaldian Loiolari (59-72) irabazi ondoren, Fase honetan egon den partidurik ikusgarrienean. Bilbotarrek amaierara arte borrokatu zuten, eta azken bi minutuetan baino ez zuten amore eman. Lehenengo partiduan, nekea izugarri igartu zen. Tabirakok 36-33 irabazi zion Getxori, talde biek akats ugari egin zuten partiduan.
LOIOLA 59 – GERNIKA 72
TABIRAKO 36 – GETXO 33